Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Esti eta Mikel Markez

Kontzertua: Esti eta Mikel Markez

  • Esti eta Mikel Markez

Esti eta Mikel Markez bikotearen kontzertua.

Udalherria: Zestoa

Lekua: Arroa Goikoa auzoa.

Ordua: 19:00

Hasiera: 2021/07/24

Amaiera: 2021/07/24

Zestoako Udala

Foruen Enparantza<br>Plaza Fueros, s/n (20740) Zestoa

Telefonoa: 943 147010
Faxa: 943 148074
Weba: http://www.zestoa.net
Emaila: administrazioa@zestoa.net

  • Esti Markez (Gitarra eta ahotsa)
  • Mikel Markez (Gitarra eta ahotsa)
  • Arkaitz Miner (Biolina, mandolina eta gitarra)
  • Julen Alonso (Trikitixa, akordeoia eta pianoa)

Esti eta Mikel Markez kantariek Azal berritzen diskoa kaleratu dute. Hamar kantu berri batu dituzte, Esti Markezek sortutako bost kantu berri eta Mikel Markezek sortutako beste bost. Doinuak beraiek sortuak badira ere, idazleen artean Toti Martinez de Lezea, Pako Aristi, Alaia Martin, Jon Maia edo Joseba Sarrionandia ditugu.

Alderdi musikala Arkaitz Miner eta Julen Alonsorekin landu dute lehenik, konponketak laukotean burutu dituztelarik. Biolina, biola, mandolina, akordeoia, trikitixa, pianoa, tinplea eta gitarrak aurkituko ditugu.

Kolaboratzaileak ere izan dituzte. Ane Bastida baxuarekin, Iker Lauroba bateriarekin, Olaia Inziarte eta Eneritz Aulestiak beren ahotsekin ere parte hartu dute Esti eta Mikelen lan berri honetan. Toti Martinez de Lezea idazleak ere bere poema bat errezitatzen du gonbidatu berezi moduan.

Grabaketak Mikel Markezek Orion, eta Axular Arizmendik Mutrikuko AME Estudioan egin dituzte. Nahasketa eta masterizazioa berriz, Victor Sanchezek Donostiako Elkar Estudioan burutu ditu.



Ekei Kulturweb S.L.L.