Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Jean Toussaint Quintet

Kontzertua: Jean Toussaint Quintet

  • Jean Toussaint

Donostiako Jazzaldiaren 56. edizioaren barruan, Jean Toussaint Quintet taldearen kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaaleko Terraza

Ordua: 17:45

Hasiera: 2021/07/24

Amaiera: 2021/07/24

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

  • Jean Toussaint (saxo tenorra)
  • Voro García (tronpeta)
  • Antonio Mazzei (pianoa)
  • Marc Cuevas (kontrabaxua)
  • David Xirgu (bateria)

Jean Toussaint 1960an jaio zen Saint Thomas-en (Birjina uharteak) —Sonny Rollinsen ama ere bertakoa zen— eta laster joan zen New Yorkera bizitzera. 1970eko hamarkadaren amaieran Berklee College Of Music ospetsuan ikasi zuen, eta Wallace Roneyrekin batera jotzen hasi zen. 1982 eta 1986 urte bitartean, Art Blakey and the Jazz Messengers taldeko kide izan zen; Jazzaren historiak izan duen talde garrantzitsuenetako bat, garai guztietako bateria onenetako bat buru zuena. Messengers taldean, hainbat bira eta grabazio egin zituen, besteak beste, musikari hauekin: Terence Blanchard, Lonnie Plaxico, Donald Harrison eta Mulgrew Miller.

Toussaint laster egin zen ezagun fraseatzeko duen trebetasunagatik, inprobisatzeko bere gaitasunagatik, eta bere teknika instrumental harrigarriarengatik. Nazioarteko Jazzaren eszenako musikari ospetsu ugarik jarri zuten konfiantza bere zerbitzuetan, baita animatu ere lider gisa karrera bat has zezan. Kritika espezializatuak musikari honen artea goraipatu du, eta saxo tenorraren modernotasunari —bere garaian besteren artean John Coltrane eta Sonny Rollins musikariak aitzindari zituenari— jarraitasuna eman dion Jazzman gisa kokatu du, tradizio hori gaur arte helarazi eta zentzu garaikide sakon eta ukaezin bat eman diona.

1987an Europara aldatu zuen Toussaintek bere ohiko bizilekua. Harrezkero, ibilbide garrantzitsua egin du lider gisa bere proiektuetan,eta deitu ere egin izan dute musikari historikoekin jotzeko, haien artean McCoy Tyner, Gil Evans, Max Roach, Horace Silver eta Cedar Walton gailenekin.

Toussainti maisutasun handiko musikariek lagunduko diote: Voro García tronpetista valentziarra, Antonio Mazzei pianista venezuelarra, eta Marc Cuevas eta David Xirgu katalanak, bata kontrabaxuan eta bestea baterian.

Lekua: Frigo Gunea



Ekei Kulturweb S.L.L.