Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua Zineman: "My Vienna"

Kontzertua Zineman: "My Vienna"

  • "My Vienna" proiekzioaren kartela

Vienako Wiener Konzerthaus antzokitik, Jonas Kaufmann tenor alemaniarrak eskaini zuen "My Vienna" aurrez grabatutako kontzertuaren proiekzioa.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Príncipe Zinemak

Ordua: 19:00

Hasiera: 2020/11/26

Amaiera: 2020/11/26

Sarrerak: 18 €

Principe Zinemak - Grupo Sade

San Juan, 10 - Parte Vieja / Alde Zaharra (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943326770
Weba: http://sadecine.com/

-

  • Tenorra: Jonas Kaufmann
  • Sopranoa: Rachel Willis-Sřrensen
  • Orkestra Zuzendaria: Jochen Rieder
  • Orkestra: Prague Philharmonia Orchestra
  • Proiekzioaren hizkuntza: Alemaniera gaztelerazko azpitituluekin
  • Iraupena: 97 minutu

Jonas Kaufmann, My Vienna denboraldiko emanaldirik ikusiena da. Munduko tenorerik onenak Valsaren eta Operaren hiria omenduko ditu. Mundu osoan ezagunak diren melodiak, vienar tradizioko abestiak, kontzertu honekin sustraietara itzultzen den egungo tenore ospetsuenarekiko mirespen sakonenetik aurkeztuak.
Wiener Konzerthauseko inguru magikoan zuzenean filmatua, kontzertuak Vienako musika herrikoan bihurtu diren Johann Straussen Die Fledermaus eta Wienerblut eta Franz Lehairren La Viuda Alegre piezak aurkezten ditu, baita Vienan inspiratutako beste hainbat klasiko ere.
Jonas Kaufmannek errezitaldi bikain hau interpretatzen du, Rachel Willis-Sřrensen soprano ospetsua ere bertan dela, Pragako Orkestra Filarmonikoarekin batera, Jochen Rieder maisuaren gidaritzapean.
Gau zoragarria, bere belaunaldiko tenore garrantzitsu eta aldakorrenarekin.



Ekei Kulturweb S.L.L.