Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Hezurbeltzak

Kontzertua: Hezurbeltzak

  • Hezurbeltzak

Hezurbeltzak taldearen kontzertua.

Udalherria: Errenteria

Lekua:  Errenteria

Ordua: 19:30

Hasiera: 2020/08/15

Amaiera: 2020/08/15

Sarrerak: Gratis / Dohain

Errenteriko Udala

Herriko enparantza<br>Herriko plaza, s/n (20100) Errenteria

Telefonoa: 943 449600
Faxa: 943 449650
Weba: http://www.errenteria.net
Emaila: info@errenteria.net

  • Jon Maia (Abeslaria eta Bertsolaria)
    • Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da. Musika arloan, hainbat musika talde eta abeslarirentzat egin ditu kantuen hitzak, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile abeslari eta letragilea izan zen. Idazlea, dokumentalgile eta komunikabideetan kolaboratzailea da.
  • Gorka Hermosa (Akordeoilaria)
    • CIA-IMC UNESCO 2014 Konposizio sariaren irabazle izan da. Bere konposizioak Washington-eko National Opera edo Berlingo Filarmonika bezelako tokietan joak izan dira. Txina, Iran, Hegoamerika eta Europan kontzertuak eman izan ditu.
  • Pitti (Gitarra-jolea)
    • ESMUC-en, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan lizentziatua da jazz eta musika modernoan. Gaur egun gitarra akusrtiko eta elektrikoan irakaslea da bertan. Estatu espainiarreko hainbat eta hainbat talderekin lan egin izan du: Los Secretos, Celtas Cortos, La Cabra Mecánica, Manolo Escobar eta abar.

Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.

Tokia: Pontiako frontoian (eguraldi txarra bada, Beraungo Frontoian).

Oharrak: Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.

Gonbidapenak: Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 30ean, goizeko 09:00etan jarriko dira eskuragarri.

  • Non?:
    • ONLINE: https://bibe.me (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte).
    • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a) (agortu arte edo abuztuaren 6eko 12:00ak arte).
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.

Ekitaldian:

  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa. Aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat.
  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.



Ekei Kulturweb S.L.L.