Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Agifesen Argazki Lehiaketa 2020

Agifesen Argazki Lehiaketa 2020

  • Agifesen Argazki Lehiaketaren kartela 2020

Agifes Elkarteak IX. Argazki Lehiaketa antolatu du. Aurtengoan ere gaia "Depresioa" izango da.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 2020/04/1

Amaiera: 2020/07/19

Sarrerak: Doan / Gratis

Zaila egiten zaigu, askotan, buruko osasun arazo bat dugunean, ahaideei eta adiskideei nola sentitzen garen azaltzea. Depresioaren kasuan, nahasmendu hau tristurarekin edota gogo faltarekin lotzen dute askok, baina arazoa hori baino askoz konplexuagoa eta sakonagoa da.

Hori dela eta, Agifesek IX. Argazki Lehiaketa jarri dugu abian, nahasmendua pairatzen dutenen sufrimendu psikikoa azaleratzeko eta adierazteko eta, aldi berean, imajinario kolektiboa zabaltzeko helburuarekin. Depresioa izango da lehiaketaren ardatz, bigarren urtez jarraian.

Depresioa nola antzematen duzun ikustea gustatuko litzaiguke. Argazki baten bitartez adieraztera animatuko al zara?

Baliteke erronka erraza ez izatea, baina onuragarria izango da ziur, gure arazoak partekatzea eta ingurukoen laguntza jasotzea bezainbeste.
Zure ekarpena ikusteko irrikan gaude!

Oinarriak:

Parte-Hartzea

  • 18 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute, eta espainiar Estatuko biztanle izan beharko dute.
  • Adin txikikoek ere guraso edo tutoreak sinatutako baimenarekin parte hartu ahal izango dute. Baimen agiria dokumentu honetan duzue eskuragarri.

Gaia

  • Irudiek depresioarekin lotura izan behar dute.
  • Depresioaren inguruko mitoak deuseztatzen laguntzen duten lanak baloratuko dira.
  • Lanen sormena, originaltasuna eta kalitate teknikoa baloratuko dira.

Lanen Aurkezpena

  • Pertsona bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
  • Ez da onartuko aurrez saritua izan den argazkirik.
  • Ez da onartuko egileak egin ez duen edo egilearen jabetzakoa ez den argazkirik.
  • Parte-hartzaileak AGIFESen argazki lehiaketara aurkeztutako argazki guztien egile-eskubideen jabe bakarra dela adierazten eta bermatzen du. Gainera, aurkeztutako lanetan hirugarrengoen eskubiderik ez dagoela eta hirugarrenen irudi-eskubideekin loturiko erreklamazioez arduratzen dela ziurtatzen du.
  • Argazkiak formatu digitalean aurkeztu behar dira, eta ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
    • JPG artxiboa.
    • 300ppp-ko bereizmena.
    • 6 Megabyte (Mb) gehienez.
  • Argazkien edizio programekin aldaketak, ukituak eta argazki-muntaiak egiteko aukera egongo da.
  • Argazkiak info@agifes.org helbidera bidali behar dira ondorengo datuekin batera:
    • Izen-Abizenak
    • NAN zenbakia
    • e-maila
    • Telefono zenbakia.
  • Parte-hartzaileak aurkeztutako lanaren izenburua eta deskribapen laburra adierazi behar ditu.

Lanak Aurkezteko Epea

  • Lanak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 19an amaituko da.

Lan Irabazleen Aukeraketa

  • Agifesen sentsibilizazio batzordea arduratuko da lan onenak aukeratzeaz, aldez aurretik adierazitako irizpideen arabera.
  • Aukeratutako argazki horiek, lanak aurkezteko epea amaitu eta egun batzuk geroago, Agifesen Facebookeko orrian argitara emango ditugu aplikazio baten bitartez.
    Horrela, Facebookeko erabiltzaile guztiek izango dute gogokoen duten irudia bozkatzeko aukera, lan irabazleak hautatzen laguntzeko.
  • Agifesen sentsibilizazio batzordeak 10 argazki bozkatuenen artean hiru lan irabazleak hautatuko ditu. Batzordearen erabakia apelaezina izango da.
  • Pertsona batek ezin izango du sari bat baino gehiago irabazi, nahiz eta argazki bat baino gehiago aurkeztu eta horietako batek edo gehiagok boto kopuru gehien lortu.
  • Saritutakoen izenak eta lanak www.agifes.org webgunean argitara emango ditugu.
    Gainera, irabazleei email edota telefono bidez jakinaraziko zaie irabazi dutela.

Aurkeztutako Lanen Argitalpena

  • Saritutako lanak www.agifes.org web orrian, elkartearen aldizkarian zein Facebook eta Twitterreko profiletan argitaratuko dira.
  • Lehiaketara aurkeztutako argazkiak, betiere egilearen izena aipatuz, edozein momentu edo lekutan, mugarik gabe, argitaratzeko edota erabiltzeko eskubideak gordetzen ditu Agifesek.
  • Agifesek ez ditu lehiaketako argazkiak helburu komertzialekin erabiliko, ezta horiek egileen baimenik gabe hirugarrenei banatuko ere.

Onespena

  • Parte hartzearekin batera aurrez adierazitako oinarriak onartzen ditu partaideak.

Sariak

  • Sariak ondorengoak izango dira:
    • 1. saria: 400 euro eta diploma
    • 2. saria: 200 euro eta diploma
    • 3. saria: 100 euro eta diploma

Datu Pertsonalen Babesa

  • ASOCIACION GUIPUZCOANA DE FAMILIARES ENFERMOS PSIQUICOS elkarteak, lehiaketan parte hartzeko emandako datuen tratamenduaren arduradun gisa, jakinarazten du honako helburuekin jaso direla datuak: elkarteak antolatutako zozketa edo lehiaketetan parte hartzen duten pertsonen datuak kudeatzea. Tratamendurako oinarri juridikoa parte-hartzailearen oniritzia da. Zure datuak ezingo dira hirugarrenekin partekatu zure onarpenik gabe. Edonork du eskubidea bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta euren erabilera mugatzeko gure bulego nagusira idatziz edo emaila bidaliz agifes@agifes.org helbidera.
  • Informazio gehigarria duzu www.agifes.org webgunean.

Ezagutu #ZureHarremanikZailena kanpaina www.agifes.org  webgunean.



Ekei Kulturweb S.L.L.