Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Victor Hugo Etxea - ITXITA!!

Victor Hugo Etxea - ITXITA!!

  • Victor Hugo Etxea
  • Victor Hugo Etxea

1843ko udan Victor Hugok etxe honetan ostatu hartu zuenean, ezin zuen imajinatu ere egin hainbat urte geroago bere bidaia-oharrak hain preziatuak izango zirenik eta hainbat bisitari erakarriko zituztenik, idazlearen arrastoen bila. Idazlea jaio zeneko mendeurrenarekin batera, erbesteratutako bi diputatu frantziarrek, Paul Déroulèdek eta Marcel Habertek, Victor Hugoren munduko lehen etxea inauguratu zuten, 1902ko abuztuaren 14an, eta hainbat objektu erakusgai jarri zituzten bertan, Frantziako dohaintzen bitartez bildutakoak. Horrela hasi zen etxearen historia.

Udalherria: Pasaia

Lekua: Turismo Bulegoa - Victor Hugoren Museo-etxea

Hasiera: 2020/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Victor Hugoren Etxea

Pasai Donibane (20110) Pasaia

Telefonoa: 943400108

1964 urtean Monumentu izendatuta Victor Hugo  etxea Pasaiako etxe guztiz tipikoa da oin lauki zuzena duelarik eta lau isuriko  estalkia; behe solairuz eta bi mailaz dago osatua, fatxada nagusia harlangaitz  apainduz egina da, atzealdekoak harlandua du behe solairuan eta hutsarteen  inguruneetan, eta gainerakoan harlangaitz apaindua. Fatxada nagusiak itsasora  ematen du, behe solairuan terraza dauka, balkoi irten jarraituak lehen eta  bigarren solairuetan, fatxadaren zabalera guztian, zurezko barandadunak, eta lau  sarbide. Fatxadaren gainean zur zizelatuzko hegal bat du, buru gisara. Atzeko  fatxada kale mailan dago, eta arku zubituko igarobide bat du mutur batean eta  zurezko dintela bestean, zurezko bizkar hagekikoa, eta barnealdean Kristo  gurutziltzatuaren imajina gordetzen duen horma-konka. Atzeko fatxadaren goiko  mailetan era erregularrean banaturiko leiho sail bat dago.

Gaur egun, etxea Kutxa Gizarte Ekintzarena da  eta bere kudeaketa -ri utzi dio doainik, erakusketako hainbat elementurekin  batera. Victor Hugoren etxeko beheko solairuan turismo-bulegoa dago. 1999an  ireki zuten aldi baterako, eta 2001. urtetik iraunkorra da.

  • Lehen solairuan museo-aretoa dago,  "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketa iraunkorra hartzen duena. 1.go solairuko edukiak osatzeko orain arte  Erakusketa iraunkorrak eskaintzen zuen XIX. mendea, Garai bateko moda espazioak  gaika sailkatu dira: korridorea, logela txikia eta areto nagusia. Horrela,  Victor Hugo, oroimenera bidaia erakusketa berriak, Victor Hugo etxea lehen  aldiz 1902an ireki zenez geroztik urte guzti hauetan zehar bertakoak izan diren  hainbat elementu errekuperatu eta biltzen ditu.

    "Victor Hugo, oroimenera bidaia"  erakusketak hiru mezu nagusi transmititzea du helburu:

    1 -  Victor Hugo Pasaian egon zen 1843an.
    2 -  1902an etxe-museo hau bi frantses  erbesteraturi esker ireki zen.
    3 -  Victor Hugok bere egonaldiaren testigantza  utzi zigun idatzi eta marrazkietan.

    Oinarrizko hiru ideia hauek etxeko puntu  ezberdinetan kokatuak dauden 3 paneletan irudikatzen dira, baita piezak  deskribatzeko erabili diren karteletan ere. Horrela, oinarrizko beste bi ideia  antzematen dira:

    1 -  Victor Hugoren eguneroko bizitza, erabili  zuen logelan entzun daiteken lokuzioaren bitartez.
    2 -  Pasaia Victor Hugoren hitzetan,  "Victor Hugo izeneko gida turistikoa" ikus-entzunezko interaktiboaren  bidez. Ikus-entzunezko gelan dago erabilgarri, eta 2005ean zabaldu zen.

    Bildumaren elementu gehienak 1902an  zabalduriko museotik berreskuratuak dira, Kutxaren ondarearen parte izanik.  Etxekoak izan ziren garaiko altzariak eta 40. hamarkadan Antonio Orueta jabe  ohiaren bildumaren parte izandakoak, Oarsoaldea Garapen Agentziak enkante  publiko batean erosiak dira.

  • Bigarren solairuan, aldi baterako erakusketak  daude, orain 20 urte baino lehenagotik Pasaiako Udalaren kultura-sailak  antolatzen dituenak, 2001. urtetik aurrera rekin batera.

Victor Hugo Etxea
C/Donibane, 63-20110 Pasai Donibane

Orduteguia:
Astelehenetik igandera: 11:00-14:00 /  16:00-18:00
Itxita: Abenduak 25, Urtarrilak 1 eta 6

 
  • Pasaiako Turismo Bulegoa - Victor Hugo Etxea
    Donibane kalea, 63
    20110 Pasai Donibane - Gipuzkoa
    Telelfonoa: (00 34) 943341556
    Faxa: (00 34) 943341777
    Posta elektronikoa: turismo.pasaia@oarsoaldea.net


Ekei Kulturweb S.L.L.