Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Arrasateko Akordeoi Lehiaketak

Arrasateko Akordeoi Lehiaketak

  • Arrasateko Akordeoi Lehiaketen foiletoa 2019

"Hauspoz" Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak Arrasateko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Arrasateko Akordeoi Lehiaketak antolatu ditu: Gipuzkoako Akordeoi Jaialdia, Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketa eta "Arrasate Hiria" Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa, hau, Europa mailan akordeoi lehiaketarik esanguratsuena da eta urtero munduko akordeoilari hoberenak ikusi ditzakegu.

Udalherria: Arrasate / Mondragon

Lekua:  Arrasate

Hasiera: 2019/12/6

Amaiera: 2019/12/8

300 parte hartzaile baino gehiago izango dira aurtengo 40. Akordeoi Lehiaketetan. Aurtengo Gipuzkoa Jaialdian 250 akordeoi jole baino gehiagoren emanaldiak ikusi ahal izango ditugu, zeinak estatu osoko musika eskola eta kontserbatorio desberdinetatik etorriko diren. Edizio honetako emakumeen presentzia nabarmendu behar dugu, %66ko parte-hartzea izango baitugu, hain zuzen ere. "Arrasate Hiria" Nazioarteko Lehiaketara 10 akordeoi jole etorriko dira 6 herrialdetatik, Serbia, Bielorrusia, Polonia, Frantzia, Moldabia eta Finlandiatik, hain zuzen.

Aurtengoan 27. Nazioarteko "Arrasate Hiria" lehiaketa, 40. Gipuzkoako Lehiaketa eta 32. Gipuzkoako Jaialdia ospatzen dira. Gipuzkoako Jaialdia antolatzen hasi zen Hauspoz orain dela 40 urte eta inguruan dauden behar eta eskakizunei erantzunez, Nazioarteko "Arrasate Hiria" eta Gipuzkoako Jaialdia gehitzen joan dira gaur egun hiru zatitan antolatutako Lehiaketak antolatzen dituelarik. Halaber, garrantzizkoa da esatea, lehiaketa hau musika eskola guztietako akordeoi ikasleentzat funtsezkoa dela, ikasturte bakoitzeko helburuetako bat bihurtzen delarik, eta pedagogikoki duen pisua ikusirik. Akordeoi ikasleen eragina eta motibazioari so eginda, ezingo genuke beste ezaugarri berdinak dituen edozein lehiaketagatik ordezkatu, ez Euskal Herrian ez eta Estatu mailan ere.

Aitor Furundarenak, Gipuzkoa lehiaketaren epaimahaikide eta Musikeneko irakasle denak, lehiaketaren alde pedagogiko hau azpimarratu du. Furundarenak nabarmendu du Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkartea 45 urtez aritu dela akordeoiaren ikasketak bultzatzen eta Euskal Herriko akordeoi, interpretazio eta pedagogia maila igotzearen alde lan egin duela, gaurko emaitzak eta aurrerapenak nabariak direlarik.

Aipagarria da ere nazioarteko mailan oso ezagunak diren musikarien presentzia epaile moduan; aurtengo edizioan hurrengo kontzertistek eta pedagogoek hartuko dute parte: Stefan Hussong (Alemania), Kontzertista eta Würzburgko (Alemania); musika eskolako irakaslea; Grzegorz Stopa (Polonia), Kontzertista eta Vienako Musika eta Arteetako Unibertsitateko irakaslea; Iñaki Alberdi (Euskadi), Kontzertista eta Musikeneko irakaslea (Euskadi); Cao Xiaoqing (Txina), Beijingo Kontserbatorioko irakaslea (Txina); Matti Rantanen (Finlandia), kontzertista eta Helsinkiko Sibelius akademiako irakaslea (Finlandia); Mie Miki (Japón), Kontzertista eta Essengo Arteetako Unibertsitateko irakaslea (Alemania).

Aurten, berriz ere, normalean kontzertu aretoetara joaten ez diren pertsonei akordeoia hurbiltzea errazten duten jarduerak antolatu dira. Horren adibide dira Arrasateko Aita Menni Ospitaleko aretoan Samuele Telariren eskutik abenduaren 7an, 12:00etan ospatuko den kontzertua, baita Eibarko Musika Eskolako ikasleek egingo duten kalejira Arrasateko kaleetan zehar.

XXVII. "ARRASATE HIRIA" NAZIOARTEKO AKORDEOI LEHIAKETA

  • Erreferentziazkoa da, kontzertista izan nahi duten akordeoi jole ororentzat.
  • 27 urteotan, Txina, Errusia, Frantzia, Dinamarca, Grezia, Portugal, Eslobenia, Eslovakia, Polonia, Lituania, Serbia, Alemania, Finlandia, Inglaterra, Norbegia, Italia, Kazajstán, Ukrania, Letonia, Bielorrusia, Kroazia, Estonia, Espainia, Hungria, Suedia, Austria eta Suizako akordeoi-joleak parte hartu dute.
  • Aurten, Serbia, Bielorrusia, Polonia, Frantzia, Moldabia eta Finlandiako 10 akordeoi-joleak parte hartuko dute.

XL. GIPUZKOA AKORDEOI LEHIAKETA

  • Gipuzkoa, Euskal Herria eta estatu osoko partehartzaileak. 40. edizioetan, Asturias, Aragoi, Galizia, Murtzia, Nafarroa, Castilla La Mancha, Castilla Leon, Katalunia, Madril, Kantabria, Errioxa eta Euskal Herri osoko akordeoi joleak izan dira.
  • Hiru mailatan banatua: Haur maila (14 urte arte), Junior Maila (14-17 bitartekoa) eta Seniorra (18tik gorakoa).
  • Espainiar estatuan antolatzen diren akordeoi lehiaketetan, osatuena eta zailena da.
  • Parte-hartzaileak espainiar estatukoak eta Euskal Herri osokoak dira.
  • Hiru mailatan zatitua, adinaren arabera, nazioarteko lehiaketa garrantzitsuen egitura berberaz.
  • Instrumentuaren pedagogia duen eragina funtsezkoa eta aipagarria da eta kontserbatorioko mailen beharretara egokitua dago.
  • Aurten, 30 parte-hartzaile.

XXXII. GIPUZKOA AKORDEOI JAIALDIA

  • Hezkuntza eta promozio izaera.
  • Bakarlari nahiz ganbara musika taldeentzat.
  • Hamaika mailaz osatua, zeinak adinaren eta mailaren arabera banatuta dauden.
  • Musika Eskolatako oinarrizko pedagogiaren osagarria da.
  • Aurten, 270 parte hartzaile bertaratuko dira.

ARRASATEKO LEHIAKETEN EGITURA

  • Arrasateko Lehiaketetako maila eta eremuak piramide egitura jarraituz pentsatu eta gauzatzen dira dira.
  • Pedagogia prozesu osoa ordezkatzen dute, bai mailari, bai eta adinari ere dagokionez. Ikasleek instrumentuarekin duten lehen harremanetik, kontzertista mailara iristen diren arte, honen garapenean laguntzen dute.
  • Bakarlari nahiz Ganbara Musika, bakarkako nahiz taldeko jardunari egokitzen dira.
  • Musika estilo ezberdinak daude bertan, musika herrikoi edo jazzetik, klasiko eta garaikidera.

EKITALDIEN TOKIAK

  • Arrasateko Amaia Antzokia.
  • Arrasateko Arizmendi Ikastola.
  • Arrasateko Kulturate.

NAZIOARTEKO EPAILEAK

  • Stefan Hussong (Alemania): Kontzertista eta Würzburg-eko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakaslea.
  • Grzegorz Stopa (Polonia): Kontzertista eta Vienako Musika eta Arteren Unibertsitateko irakaslea.
  • Iñaki Alberdi (Euskadi): Kontzertista eta Musikene-ko irakaslea.
  • Cao Xiao Qing (China): Beijingo Kontserbatorioko irakaslea.
  • Matti Rantanen (Finlandia): Kontzertista eta Helsinkiko Sibelius Akademiako irakaslea.
  • Mie Miki (Japón): Kontzertista eta Essen-go Folkwang Universität der Künsten-eko irakaslea.

EKITALDI BATZUK

  • XXVII. "ARRASATE HIRIA" Nazioarteko Lehiaketako irabazleak, Samuele Telarik (Italia), abenduaren 1etik eta 7ra bitartean, sei kontzertu emango ditu hainbat lekutan, bai gure eremu geografikoan, bai eta kanpoan ere.
  • Gabriel Domínguez, Sofía Ros eta Marta Cubas, XXXIX. Gipuzkoa Akordeoi Lehiaketaren irabazleek kontzertu bat eskainiko dute abenduaren 7an 18:00etan Kulturate Kultur Etxean.
  • Partehartzaile eta epaimahaikideei eskainitako ongi etorri ekitaldia, Arrasateko udaletxean, abenduaren 6an 13:00etan.
  • Samuele Telarik kontzertua emango du Arrasateko Aita Menni Ospitalean.
  • Kalejira Arrasateko kaleetan zehar.
  • XXXII Akordeoi Jaialdiaren sari-banaketa ekitaldia, bakarlari eta ganbara musikako emanaldiekin. Larunbatean, abenduaren 10ean, arratsaldeko 20:00etan Amaia Antzokian.
  • Arrasateko Akordeoi Lehiaketen Amaiera ekitaldia eta Gipuzkoa XL Lehiaketen eta "Arrasate Hiria" Nazioarteko Lehiaketaren sari-banaketak. Maila bakoitzeko irabazleen izenak esango dira eta sarituen emanaldiak izango dira. Ekitaldi hau abenduaren 8an izango da, iluntzeko 19:30ean Amaia Antzokian.

NAZIOARTEKO "ARRASATE HIRIA" LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

  • 1993: Pavel Fenyuk
  • 1994: Claudio Jacomucci
  • 1995: Philippe Bourlois
  • 1996: Janne Rätttyä
  • 1997: Iñigo Aizpiolea
  • 1998: Dragan Vasiljevic
  • 1999: Sergei Voitenko
  • 2000: Aidar Gainullin
  • 2001: Mikhail Burlakov
  • 2002: Sergei Osokin
  • 2003: Kyryll Chtibine
  • 2004: Desierto
  • 2005: Vladimir Chernikh
  • 2006: Vincent Lhermet
  • 2007: Ari Lehtonen
  • 2008: Nikola Tanaskovic
  • 2009: Semion Shmelkov
  • 2010: Ivan Sverko
  • 2011: Iosif Purits
  • 2012: Maciej Frackiewicz
  • 2013: Hanzhi Wang
  • 2014: Marko Sevarlic
  • 2015: Janne Valkeajoki
  • 2016: Jianan Tian
  • 2017: María Zubimendi – Neža Torkar
  • 2018: Samuele Telari


Ekei Kulturweb S.L.L.