Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. San Juan Jaiak

San Juan Jaiak

  • Eibarko San Juan Jaien kartela 2019

Eibarko San Juan Jaiak, herriko festa nagusiak.

Udalherria: Eibar

Lekua:  Eibar

Hasiera: 2019/06/1

Amaiera: 2019/06/29

Eibarko Udala

Bista-Eder, 10 (20600) Eibar

Telefonoa: 943206845 - 943707150
Faxa: 943200968
Weba: http://www.eibar.es
Emaila: eibar@udal.gipuzkoa.net

Hiri kutsua duen jaia, edozein herritar eta gustuentzat antolaturiko festa ekintzez osaturik egoten da. Erlijio ekitaldiak, kirol lehiaketak, ohizko ekitaldiak, gaztetxoentzat jokoak eta antzezpenak, berbenak, mota guztietako kontzertuak, feri kokaguneak, txarangak, kale animazioak, eta abar. Ondoko herrietako, eskualdeko eta herrialde osoko jendea hurbiltzen da.

San Juan bezperan sua egin eta kanta hau kantatzen dute eibartarrak:

Egun zoragarri hau heldu da berriz
pozan pozez bihotzak beterik
Mendietako baserrietan
kaleko plaza danetan
San Juan suak piztutzen dira
gau zoragarri honetan.

Azken urteotan, sua baserrietan egiten zen bakarrik, baina 1992. urtean, Untzaga  Enparantzan egin zen.

SANJUANAK 2020: Eibarko Udalak nabarmen murriztu du Sanjuanetan izango den kultur jardueren egitaraua.
Gehienez ere bost ekitaldi antolatuko dira, denak ateak itxita, eta grabatu eta zuzenean emango dira. Erabakia Kultura batzordekideek adostu dute joan den ostiralean, hilak 5, egin zen bileran; helburua da osasun publikoa arriskuan jar dezaketen jende-pilaketak saihestea.
Joan den ostiralean, hilak 5, Kultura batzordeko kideek bilera bat egin zuten ekainaren 23 eta 24an, San Juanetako jaien harira, izango diren ekitaldiak adosteko, bai eta nola egingo diren erabakitzeko ere.

Egitaraua:

  • Ekainak 23, asteartea: San Juan Zortzikoa, Usartzako Txistulari Bandarekin, 11:00etan izango da, eta Lizarrako dultzaineroen emanaldi labur bat 13:00etan. Udaletxean, baita ere, Kultura batzordeburuaren proposamenez, omenaldi bat egingo zaie Debabarreneko osasun-langileei (Ospitaleko langileak, zahar-etxeetakoak, Gurutze Gorriko boluntarioak, eta beren ekimenez, aurpegirako maskarillak eta pantailak egin dituztenak).
    Bestalde, 20:00etan, Coliseo antzokian, Lisker musika taldearen emanaldia izango da.

  • Ekainak 24, asteazkena: Kezka Dantza Taldearen txanda izango da 20:30ean Coliseoa antzokian.


Ekei Kulturweb S.L.L.