Udalherria: Bergara
Lekua: Bergara
Hasiera: 2019/01/1
Amaiera: 2021/12/31
Bergarako Turismo Bulegoa
Errekalde Jauregia - Juan de Irazabal Ibiltokia, 0 (20570) Bergara
Telefonoa: 943779128
Weba: http://www.bergaraturismo.net/eu
Emaila: turismoa@bergara.net
2014ko egutegia:
Ordutegia:
Lan egunetan eta larunbatetan: 10.00etatik - 14.30etara / 15.30etatik - 18.30etara.
Igandeetan eta jai egunetan: 10.30etatik - 13.30etara.
Bisita gidatuak:
Goizez 11.00etan eta arratsaldez 16.30etan.
Prezioa:
Orokorra, 2,00 €
14 - 18 urte bitartekoak zein erretretadunak euro 1,00
Haurrak eta langabetuak, doan.
Egutegi honetatik kanpo bisita gidatuak hitzartzea posible da: telefonoaz 943 779 183 edo 943 779 128 zenbakietan ala turismoa@bergara.net idazten.
Turismo Bulegoa
Errekalde Jauregia - Juan de Irazabal Ibiltokia, 001
20570 Bergara
Aspaldian, alfabetatze- eta eskolatze-indizeak gaurkoak baino askoz ere baxuagoak ziren, eta ez zen normala nork bere herrian goi mailako ikastetxe bat izatea, ez zen ohikoa, salbuespen-salbuespena zen -eta era berean, abantaila ederra-. Hori gertatu zen Bergaran: XVI. mendearen bukaeratik aurrera, Errege Seminarioko orubeak bere baitan hezkuntza eta zientzia arloetako erakunde bikainak hartu izan ditu. Jatorrian, Jesusen Konpainiak ikstetxe ospetsu bat sortu, eraiki eta zuzendu zuen Bergaran (1593-1767); hau izan zen jesuitek Euskal Herrian sortu zituzten bederatzi ikastetxe bakanetako bat.
XVIII. mendearen bukaera aldera, Europako ikerketa zientifikorako gune ospetsuenetariko bat izan zen Seminarioa. Hemengo instalazioetan elementu kimiko berri bat isolatu zuten -wolframioa-, eta platinoa xaflakor egiteko metodoa asmatu zuten. XIX. mendean zehar, Errege Seminarioa nabarmendu egin zen Gipuzkoako Goi Mailako Institutoa izan zelako -Gipuzkoako lehenengo institutua izan zen, eta hamarkada batzuetan zehar bakarra-, eta mende bereko erdiko urteetan, Eskola Industriala izan zelako -Euskal Herrian zegoen eskola industrial bakarra-.
Bergara izan da beraz, zientziaren sorlekua Euskal Herrian, hemen egon delako XVIII. eta XIX. mendeetan hezkuntza eta zientzia erakunderik garrantzitsuena: Bergarako Errege Seminarioa. Bergarako erakunde honen laborategietan aurreko mendeetan erabilitako 3.012 objektu zientifiko kontserbatzen ditugu oraindik, Seminarioan bertan: zientzia instrumentuak, anatomia modeloak, zoologia bildumak, mineralak eta fosilak.
Bergarako Udalak lan handia egin du bakarra eta bikaina den bilduma hau berreskuratzen, ikertzen, klasifikatzen, errestauratzen eta modu egokian kontserbatzen. Gaur egun bilduma prest dago, Museoan erakusteko zain.
Parekorik ez duen material aberats honekin Museoa egitea erabaki zuen Udalak bildumen aprobetxamendu sozialari ekin ahal izateko. Iraganean oinarrituta, museoak aurrera begiratuko du. Bere xedea izango da Seminarioaren ibilbide historiko-zientifiko oparoa gogora ekartzea, zientzia zaletasuna sortzea eta eta kultura zientifikoa sustatzea. Museoarekin, zientzia, teknologia eta berrikuntza gure iraganean garapen eragileak izan direla ezagutuko dugu, eta etorkizunean ere horrela izan daitezen giro egokia sortzen ahaleginduko gara. Museoa lehen mailako aktibo turistikoa izango da gainera. Izan ere, ondare eta historia aberatsa dugun arren, Errege Mintegia eta bertako zientzia bilduma dira Bergara berezia egiten duten elementuak, maila apartekoak.
Bildumak
Turismo Bulegoa - udaletxean dago, beheko solairuan.
Errekalde Jauregia - Juan de Irazabal Ibiltokia, 001
943 769003 - turismoa@bergara.net