Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zumalakarregi Museoa - ITXITA!!

Zumalakarregi Museoa - ITXITA!!

  • Zumalakarregi Museoaren irudi bat
  • Zumalakarregi Museoaren irudi bat
  • Zumalakarregi Museoaren irudi bat
  • Zumalakarregi Museoaren irudi bat

Museoa, gaur, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da. Museoak Migel Antonio eta Tomas Zumalakarregiren biografiak eta Lehen Karlistada azaltzen ditu, Aintzinako Erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitz eta korapilatsuaren testuinguruan, hain zuzen Frantziako Iraultzaren eta Bigarren Karlistadaren artean. Zumalakarregi Museoak Euskal Herriko XIX. mendea erakusten du. Iriarte Erdikoa izeneko XVIII. mendeko baserrian kokatua dago, hantxe bizi izan zen Zumalakarregi familia, hauen artean bereziki Tomas Zumalakarregi jeneral karlista eta Miguel Antonio Zumalakarregi politiko liberala.

Udalherria: Ormaiztegi

Lekua: Zumalakarregi Museoa

Hasiera: 2017/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 1,50/ 3,00 €

Zumalakarregi Museoa.

Muxika egurastokia, 6 (20216) Ormaiztegi

Telefonoa: 943 88 99 00
Faxa: 943 88 01 38
Weba: http://www.zumalakarregimuseoa.net/
Emaila: mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Eraikina:
XVIII. mendeko baserri tipikoa da, oin errektage-luarrekoa eta bi isurbidetako teilatua duena. Tomas Zumalakarregi haur zela bizi izandako etxea da.
1.938. urtean Aldundiak erosi zuen, eta 1.949 urtetik aurrera, etxea baserri tradizionalen erara jantzi ondoren, Zumalakarregiren “museo-etxea” izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1.985ean hasita, eraikina eraberritu zuen, eta 1.989ko maiatzean ireki zen.
Objetuak:
Museoko bildumetan honakoak daude: Zumalakarregiren eta bere familiaren gauzak, karlistadetako armak, uniforme jatorrizkoak eta kopiak, olioak eta grabatuak, agiri ofizial eta pribatuen sortak, numismatikako eta aurrefilateliako elementuak, maketak, eta abar.
Liburutegia eta artxibo dokumental eta ikonografikoa XVIII. eta XIX. mendeetan espezializatuak dira eta erabilgarri daude ikerlarientzat eta, oro har, jendearentzat.
Ekintzak:
Bisita gidatuak antolatzen dira talde, familia eta partikularrentzat, material didaktikoarekin. Ibilbide berezi bat prestatua dago, museoko gaiak Ormaiztegiko Zubiarekin, XIX. mendeko obra ikusgarriarekin, lotzen dituena.

Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Larunbat eta igandeetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Astelehen eta jai egunetan, itxita.

Sarrerak:
- Sarrera doan.
- Bisitaldi gidatuen tarifa: € 1 laguneko.

  • Zentroa egokitu da eta COVID aurrean prebentzio neurriak hartu ditu.
  • Besteak beste, kontaktu fisikoa ekiditeko, QR kodeak txertatu dira edukietara iristeko
  • Zumalakarregitik formatu murriztuetan kanpoko jarduerak eta “Piztu Museoa!” programan bisitak nahierara eskainiko ditu 3. fasetik aurrera

Zumalakarregik ondorengo neurriak hartu ditu , edukiera erdira murriztea, sarritan instalazioak higienizatzea eta desinfektatzea, bi metroko pertsonen arteko distantzia bermatzeko ibilbideak ezartzea, leihatilan metakrilatozko panelak ipintzea, baita gune ezberdinetan gel hidroalkoholikoak ipintzea ere. Aurikularrak eta ukitzeko elementu guztiak kendu dira eta QR kodeengatik ordezkatu dira banakako erabilpenerako mugikor gailuetan informazioa deskargatzeko.

Era berean museoak elementu grafikoak kokatu ditu bai sarreran zein bisitan zehar musukoen erabilpena derrigorrezkoa dela eta bi metrotako urruntasun pertsonala errespetatu behar dela biltzen duen araudia gogorarazten duten gune amankomunetan ere.

“Piztu Museoa!” programapean, Zumalakarregi Museoak publiko ezberdinei egokitutako jarduerak eskainiko ditu 3. fasetik aurrera udara guztian zehar. Kanpoko jarduerak izango dira, formatu murriztuetan eta bisitak nahierara.

Zumalakarregi museoak bere ateak irekitzen ditu, Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat , aldi baterako erakusketarekin. Erakusketa honek XIX. mendeko euskal emigrazioa eta gaur egungo migrazioa aztertzen du. Erakusketa osatzeko XIX. mendeko pertsonaien lokuzioak eta gaur egungo ikuspegia eskainiko diguten audobisualak QR biez izango dira.

Konfinamentua hasi aurretik zaharberritu genuen pieza Musealiak gunean ikusi ahal izango da. Gordailuko bildumetako haize emailea, objektu beraren edertasunaz gain, honen jabea zen Eulalia de Borbon infantaren bizitza interesgarriagatik ere ikusgarria da.

Iparragirre ibilbidearen bisitei berriro ekingo zaie, poeta eta musikari ezagunaren jaio zeneko bigarren mendeurrenean, XIX. mendeko gora beherak ezagutu, bere ibilbide migratzailea aurkeztu eta gerra karlistetan izan zuen parte hartzea kontatuz.

Familientzat berriz Ikusi Makusi” esperientzia prestatu da. Museoa joko baten bidez bisitatzeko aukera izanik. Helduekin datozen 6 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako jarduera.

Zumalakarregi museoak Mutiloa-Ormaiztegi bide berdea txangoa egiteko mapa jasotzera gonbidatuko du, honek eskaintzen duen orientazio jokoari esker, familian ibilaldiaz gozatzeko. Mapak museoan jaso daitezke, museoko ordutegietan, eta ibilbidea askatasunez eta modu independientean egingo da.

Azkenik, Ormaiztegiko altxorra bisitatzea proposatzen da. XIX. mende tren-zubia paregabea bisitatzeko dinamizazioak egingo dira talde txikientzat.


Museoaren erakusketa iraunkorraren gai nagusiak Tomas Zumalakarregi general karlista eta Lehen Karlistada dira: Erregimen Zaharra eta Europako liberalismoa, gerraren testuingurua eta Euskal Herriko foruak; Espainiako dinastien arteko gatazka; Lehan Karlistadan bi armadek izandako bilakaera; Zumalakarregiren heriotza eta hari buruzko interpretazioak; Bergarako Hitzarmenaren ondorioak.

Eraikina:
XVIII. mendeko baserri tipikoa da, oin errektage-luarrekoa eta bi isurbidetako teilatua duena. Tomas Zumalakarregi haur zela bizi izandako etxea da. 1.938. urtean Aldundiak erosi zuen, eta 1.949 urtetik aurrera, etxea baserri tradizionalen erara jantzi ondoren, Zumalakarregiren "museo-etxea" izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1.985ean hasita, eraikina eraberritu zuen, eta 1.989ko maiatzean ireki zen.


Objetuak:
Museoko bildumetan honakoak daude: Zumalakarregiren eta bere familiaren gauzak, karlistadetako armak, uniforme jatorrizkoak eta kopiak, olioak eta grabatuak, agiri ofizial eta pribatuen sortak, numismatikako eta aurrefilateliako elementuak, maketak, eta abar.
Liburutegia eta artxibo dokumental eta ikonografikoa XVIII. eta XIX. mendeetan espezializatuak dira eta erabilgarri daude ikerlarientzat eta, oro har, jendearentzat.


Ekintzak:
Bisita gidatuak antolatzen dira talde, familia eta partikularrentzat, material didaktikoarekin. Ibilbide berezi bat prestatua dago, museoko gaiak Ormaiztegiko Zubiarekin, XIX. mendeko obra ikusgarriarekin, lotzen dituena.

Helbidea:
Museo Zumalakarregi Museoa
Muxika egurastokia 6
20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tlfa.: +34 943-889900
Faxa: +34 943-880138
E-posta: mzumalakarregi@gipuzkoa.net



Ekei Kulturweb S.L.L.