Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Bisita Gidatuak) 
  3. Erakusketa - Uriel Orlow & Jumana Manna

Erakusketa - Uriel Orlow & Jumana Manna

  • Kartela

Uda honetarako erakusketa eskaintza bikoitza proposatzen da Tabakaleran. Espainiako estatuan bere lana lehen aldiz erakutsiko duten bi artistei eskainitako mostra bana izango da: Uriel Orlow eta Jumana Manna. Orlowek eta Mannak elkar ezagutzen dute eta jorratzen dituzten gaien gertutasunetik abiatuta solasten dira elkarrekin. Bien lanetan botanika eta taxonomia botere-harremanen metafora gisa erabiltzen dira, eta artxiboa historia eta ezagutza eraikitzeko tresna gisa. Kasu batzuetan zalantzan jartzen dira ezagutza ekoizteko zenbait modu: nork hautatzen du eta klasifikazen du mantenduko dena, zein irizpide eta zein helbururekin?

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera

Ordua: 12:00 - 20:00

Hasiera: 2019/06/7

Amaiera: 2019/10/6

Sarrerak: 0,00 €

Tabakalera

Duque de Mandas Pasealekua, 52 (Egia) (20012) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 011 311
Faxa: 943 011 312
Weba: http://www.tabacalera.eu/

Jumana Manna

Jumana Mannaren jardun artistikoa zinemagintzan eta eskulturan garatzen da gehienbat. Estatu Batuetan jaioa (1987) eta Jerusalemen hezia, Berlinen bizi da gaur egun Manna.  Bere lanean boterea harremanen bidez nola egituratzen den aztertzen du, maiz begirada gorputzean eta materialtasunean ipinita, nazionalismoaren kontakizunei eta lekuen istorioei lotuta.

 Erakusketan, bere azken bi filmak daude ikusgai: A Magical Substance Flows Into Me (2016), Palestinako irrati-zerbitzuan 1936an eman zen ekialdeko musikari buruzko programa baten berrantzezpena, eta Wild Relatives (2018), hazi-bankuen trukaketetan begirada jartzen duena Svalbardeko lur artikoen eta Libanoko Bekaa bailara artean filmatua.  Filmekin batera, lau serie eskultoriko aurkezten dira, gorputz zatikatuak dira, beren kokapenarekin harremantzen direnak Hauen artean, ontzi antropomorfiko batzuk, Muscle-Vase series (2015-egunerate) eta The Contractor's Heel (2016) izenekoak daude. Artistaren azken lan hauek kontserbaziorako praktika zientifikoek dakartzaten ezabaketak aztertzen dituzte, ondare garbi aldaezina eta modernizazioaren onarpena kontrajartzen dituen dikotomia faltsutik haratago joanez.

Eskala ere presente dago Mannaren jardunean eta erakusketa-eremuan bere obrak kokatzeko konfigurazioan. Filmentzako pantaila lautik hasi eta  eskulturek hartzen duten hiru dimentsioko espazioraino, eskala beste tresna bat da sailkatzeko metodoak eta prozesu biologikoak aztertzeko artistak gauzatzen dituen esplorazio arkeologikoetan. Bere filmen eta eskulturen konbinazioek maila askotako topaketa bizi-biziak eragiten dituzte. Horien bidez, ikusleek beren gorputzei buruz dutenkontzientzia areagotzen da, bai eta lanaren diskurtsoetako botere-egiturak ere. Artista honek Espainiako Estatuan egiten duen lehenengo bakarkako erakusketa da hau.


Uriel Orlow

Uriel Orlow-ren (Zurich, 1973) bakarkako erakusketa honek artistaren azken lanak biltzen ditu. Gainera, Suitzan jaio baina Londresen bizi den artista honek Espainiako estatuan egiten duen bakarkako lehen erakusketa izango da. Ibilbide luzeko artista da Uriel Orlow; hainbat euskarrirekin formalizatzen ditu lanak, bere praktika artistikoa diziplina arteko prozesuetara bideratutako ikerketetan oinarrituz: argazkilaritza, soinua, marrazketa eta instalazioa, besteak beste. Haren obra memoria indibidual eta kolektiboaren adierazpen espazialez eta Historiaren puntu itsuez arduratzen da. "Mikrohistoriak", haien kontakizuna, haien elkarrekikotasuna eta adierazpenen erregimen desberdinak giltzarri dira haren lanean.

Tabakaleran aurkeztuko diren proiektuen artean, nabarmentzekoak dira Theatrum Botanicum, Soil Affinities eta The Fairest Heritage. Lan horiek baliagarri zaizkio Uriel Orlowri hazien, lore edo landareen eta sendabideen zirkulazioaren bidez  eraldaketa historiografikoei eragiten dieten prozesu kolonialak esploratzeko.

Uriel Orlowren lana nazioartean erakutsi da, hainbat museo eta arte-zentrotan; esaterako, Tate Modern, Whitechapel Gallery eta Tokyoko Palaisen, baita Sharjahko eta Veneziako bienaletan eta Manifesta 12n ere.

Haren filmak Locarno eta Nyongo Visions du Réel zinema-jaialdietan aurkeztu dira, besteak beste.



Kulturweb