Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antonio Oteiza Museoa

Antonio Oteiza Museoa

  • Antonio Oteiza Museoa

Antonio Oteiza Jorge Oteiza eskulturgile handiaren anaia txikia da. Berau ere aspalditik aritzen da eskulturak egiten eta oso ezaguna da mundu osoan, batik bat erlijio gaietan oinarritutako eskulturengatik.

Udalherria: Azkoitia

Lekua:  Azkoitia

Hasiera: 2018/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 0,00

Kaputxinoa, hegoamerikako hainbat lurraldetan misiolri ibilia, artea erabili du Berri Ona zabaltzeko bide moduan. Serie luzeak egin ditu hainbat gai eta pertsonajeri lotuak, hala brontzean nola zeramikan, horien artean Lope Agirrekoari eta Aita antxietari dagozkionak.

Nabariak dira Ameriketako ibai handietan barrena egin zituen abentura bidaiak, gero narrazio-idazkietan erabili zituenak: "Viajero sin equipaje por el Amazonas", "Abuná" edota "Aventura del Orinoco", "Negro", "Madeira" eta "Paraguay". Galapago irletan ere ibili zen, eta horien berri eman zuen "Las islas Galápagos y el hombre" liburuan. Hego Ameriketako herri indigenek jasan dituzten bidegabekeria eta zapalketak etengabe salatu izan ditu.

Egun, obra horietako batzuk, Intsausti jauregian ikusgai daude aldez aurretik 943 857 170 - 688 681 903 tfra deituz.

Intsausti jauregia, Julio Urkijo etorbidea 20720 - Azkoitia

Kulturweb