Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. KONTRASTAFRIKA erakusketa

KONTRASTAFRIKA erakusketa

  • kartela

#KONTRASTEAFRIKA 2017 urtean, FILL IN CULTURE talde artistikoa, KIKE GOMEZ argazki-kazetaria eta VITORIAGASTEIZEKO MANUEL IRADIER ELKARTE AFRIKANISTAREN arteko elkarlanaren ondorioz sortutako proiektua da. Azkeneko hau, Derandein Fundazioarekin batera, GRUPO PRO ÁFRIKA taldeko kide bihurturik, lankidetza arloan aurkeztu zioten produktu hau KUTXA FUNDAZIOARI.

Udalherria: Beasain

Lekua: Beasaingo Igartza jauregia

Hasiera: 2019/09/20

Amaiera: 2019/12/19

Sarrerak: 0,00 €

Oraindik Afrikan egon ahal izan ez dugunontzat, baina baita inoiz han izan garenontzat ere, Kontrastafrika akuilu izatea nahi dugu gure bost zentzumenak ernatzeko. Haiek esan diezagutela zer den egia eta zer ez. Haiek izan daitezela  Beasaingo Igartzako errotaren atea gurutzatu aurretik Afrikari buruz geneuzkan ideiak Kontrastatuko dituztenak.

#KONTRASTAFRIKA bost gunetan banatu da. Lau areto zentzumenei eskainita daude, gure zentzumenetako bakoitzaren sentiberatasuna esnatzeko, elkarteek lan egiten duten Afrikako herrialdeetako biztanle askok bizitako egoerak eta giroa berregin nahirik.

Azkeneko aretoan Kike Gómez fotokazetariak Afrikako kontinentean barrena egindako azken bidaietako argazkiak daude ikusgai. Erakusketan zehar planteatutako egoera berberak islatzen dira argazki horietan, Afrikako herrialde batzuetako eguneroko bizitzako egoera errealen datuen eta irudien bidez.

Horregatik, #KONTRASTEAFRIKAren premiazko helburua, Gipuzkoarrak egoera honetaz jabetu eta sentsibilizatzea da.

Kokapena IGARTZAKO MONUMENTU MULTZOA - ERROTA



Kulturweb