Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Juan de Alcega, jostun unibertsala

Erakusketa: Juan de Alcega, jostun unibertsala

  • Kartela

Euskal Itsas Museoak Juan de Alcega aldarrikatu nahi du, oroimenak ahaztu duen Gipuzkoako lehen mailako pertsonaia. Berea baita Europa osoan estreinakoz argitaratutako joskintzari buruzko liburua: «Libro de geometria, pratica y traça, el qual trata de lo tocante al officio de sastre». Madrilen argitaratu zen 1580an, eta 1589an berriro editatu zen.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Euskal Untzi Museoa

Hasiera: 2019/04/3

Amaiera: 2019/09/29

Sarrerak: 1,50 / 3,00 €

Euskal Itsas Museoa

Kaiako pasealekua,24<br>Paseo del Muelle, 24 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 430051
Faxa: 943 431115
Weba: http://untzimuseoa.eus
Emaila: mnaval@gipuzkoa.eus

Eraikina:
Donostiako Untzi Museoa XVIII. mendearen bigarren erdiko eraikin batean dago. Kontsulatuaren, hau da, hiriko merkatarien eta marinelen elkartearen lonja kaietako tenientearen etxebizitza izana da.
Orain urte batzuek zaharberritu eta milla bederatziehun eta larogei eta hamaikan museo bezala ireki zen.
Museoak hainbat sail ditu, bi oinetan banatuak. Behe oinean, lehengaiak, ontziolak, industria osagarriak, estibak eta aingurak. Lehen oinean: untzi moten bilakaera, merkataritza, nabigazioko tresnak eta portuak.
Era askotako gauzak ikus daitezke: untzigintzako lanabesak, baleontzi bat ustez XIII. mendekoak izango ziren bezalakoa, txipiroitarako batela, aingurak, untzi maketak, nabigazio tresnak, dokumentuak, Mutrikuko Urasandi etxeko ateburua, eta abar.
Gainera, liburutegia, videoteca eta artxibo espezializatua ditu. Museoak esliletako nahiz bestelako taldeei egokitutako bisitak eskaintzen ditu.

Ordutegia:
-Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.
Igandeak eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan: Itxita.

Bisita gidatuak, aldez aurretik zehartuta.

Sarrerak:
- Helduak: 3,00 €.
- Ikasleak eta jubilatuak: 1,50 €.
- Taldeak: 2,00 €.
- 10 urtetik beherakoak: Dohain.
- Ostegunetan sarrera dohain.

Bere lana benetako eskuliburua da garai hartako jantziak egitera begira; oihal galerak saihesteko eta etekinik onena lortzeko aholkuak ere ematen ditu. Jarduera horretan, Alcegak duin asko erakusten du Euskal Herriaren espiritu ekintzailea. Izan ere, bitarteko eskasiari aurre egiteko jakintza eta lana baliatzeaz gain, beste lurralde eta mugetan aukerak ikusten ditu. Gure protagonistak nabarmendu egiten du bere garaiko ehunaren industriak eta merkataritzak duten garrantzia ezen, itsas ibilbideen bitartez, Euskal Herriko portuak Europa eta Amerikarekin lotzen zituzten.

XVI eta XVII. mendeetako euskal joskintzak eta goi mailako jostunek ere gure itsas historiarekin harreman estua dutela iruditzen zaigu. Batetik, mende haietako euskal itsas gizarteak barneratua zuen espiritu ekintzailearen eta jarduera ekonomikoak antolatzeko erabiltzen zituen logiken ordezkari handiak ditugu Juan de Alcega bezalako goi mailako jostunak. Bestetik, garai hartako euskal itsas ekonomiak ehungintzarekin eta ehun komertzioarekin zuen harremana oso estua zen eta azken hau funtsezkoa izan zela aldarrikatu nahi dugu Alcegaren mailako jostunak gure lurraldean sortzeko.

Juan de Alcega project

Erakusketan XVI. mendeko euskal baleazalearen irudikapena ikus daiteke, arropak The Tudor Tailor elkarte ingelesak egin dituelarik.

1565ean Red Bay-en ondoratu zen San Juan baleontziaren erreplika zehatzaren eraikuntzaren testuinguruaren baitan Albaola Elkartea eta  Ingalaterrako The Tudor Tailor elkartea "Juan de Alcega Project" izeneko egitasmoa ari dira garatzen.

The Tudor Tailor elkartea, XVI. mendeko jantzien erreplika zehatzak eraikitzen ari den erakundea da. Urte askotako eskarmentua dute eta beren informazio iturri nagusienetakoa Juan de Alcegaren liburua da.

Bi elkarteek elkarrekin abiarazi duten egitasmoaren helburua San Juan baleontziaren garaiko euskal marinelek erabiltzen zituzten jantziak ikertzea eta haien erreplika zehatzak eraikitzea da. Jantzi hauek San Juan baleontziaren erreplikan itsasoratuko diren marinelak jazteko izango dira.



Kulturweb