Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zuzeneko artea - Zizkamizka

Zuzeneko artea - Zizkamizka

  • irudia

Haur esploratzaileentzako jostailu sensorialak dira Zizkamizka. Funtzionaltasuna eta diseinua elkartzen dira txintxirrinak, panpinak, zintzilikariak, pelutxeak eta beste osagarri batzuk era artisauan sortzeko, tradizioa eta modernitatea fusionatuz: kakorratza (edo gantxilloa) bezalako teknika tradizionala gaur egungo diseinuekin. - EKITALDIA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera - Kutxa Kultur Plaza

Hasiera: 2020/03/3

Amaiera: 2020/03/27

Sarrerak: 0,00 €

Osasun Agintarien gomendioak jarraituz, Kutxa Fundazioak areto guztiak ixtea eta programatutako jarduerak bertan behera uztea erabaki du.

Besterik jakinarazi arte, Kutxa Kultur espazioak Tabakaleran, Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Ekoguneko Haur Parkea, Kubo-kutxa eta Kutxa Kultur Artegunea aretoak itxita izango dira, eta programatutako jarduera guztiak eta Aste Santu eta Pazku Asteko udaberrilekuak ere, bertan behera uztea erabaki dugu. Kutxa Kultur Gelak-eko programazio guztia aldi baterako ere bertan behera geratzen da.

Montessori pedagogiaren oinarriei jarraituz, haurtxoen zentzumenakestimulatzen dituzten jostailuak lantzea bilatzen dut (batez ereentzumena, ukimena eta ikusmena). Aldi berean, hainbat arlokognitiboren garapena sustatuz ere, hala nola, kausa-ondorioen artekolotura edota begi-esku koordinazioa.

Jasangarritasunarekin beti buruan, bai produktuaren sortze-prozesuanbai azken bilgarrian, ahalik eta hondakin gutxien eratzen saiatzen naizeta materialak berrerabiltzen.

Banan-banan sortutako piezak dira, goxo-goxo kozinatuak eta mimo handiz.

Nire sukaldean sartu nahi?

Lekua eta ordutegia: KutxaKultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

MARTXOA
Asteartetik ostiralera:
03 < 06 | 15:15 – 17:15
10 < 13 | 10:00 – 13:30
17 < 20 (19an ezik) | 15:15 – 17:15
24 < 27 | 10:00- 13:30
Larunbatak:
07 eta 21 | 10:00 – 13:30
Sarrera librea



Kulturweb