Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: "Deabrua ote. Bruegeldarren mundua"

Erakusketa: "Deabrua ote. Bruegeldarren mundua"

  • "Deabrua ote. Bruegeldarren mundua" erakusketaren foiletoa

Donostiako San Telmo Muesoak "Deabrua ote. Bruegeldarren mundua" erakusketa aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Hasiera: 2020/02/29

Amaiera: 2020/08/30

Sarrerak: 6,00 €

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970 <br> 943420094
Faxa: 943430693
Weba: http://www.amigosdesantelmo.org
Emaila: santelmo@donostia.org

Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.

Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.

Oharra: Osasun krisiaren ondorioz, museoa baldintza berezietan zabaldu da, eta hala mantenduko da besterik esan ezean.
Informazio gehiago

  • "San Antonioren tentazioak", 1601-1625. Jan Bruegel De Velours(1568-1625). Museo Nacional de Escultura, Valladolid.
  • "Inbidia", 1558. Pieter Bruegel Zaharra (1525-1569). BibliotecaNacional de España (errep.)
  • "Zazpi bekatu kapitalak (Pieter Bruegelen arabera)" filmaprestatzeko marrazkia, 2011. Antoine Roegiers. Pas-Chaudoir Collectionkortesia.

Tentazioa, bekatua eta deabrua. Hiruren artean, pintore flandestarreketa, bereziki, Brueghel bezalako maisuek, energia adierazkor, laztasuneta mugarik gabeko irudimenarekin zutik jarri zuten unibertsoartistikoaren "hari gorria" osatzen dute.  Hori gaur egun Antoine Roegiers artista belgikarrak suspertzen du XVI. eta XXI. mendeen artekoispilu joko batean.

Izan ere, pintore flandriar eta alemaniarrek — Bosch edo Bruegeldarrendinastia — aztertu zuten gai hau adierazmen, ausardia eta energiaespresibo handienarekin, eta genero artistiko bihurtu zuten. Eta gutxiiraun bazuen ere (mende bat baino gehixeago), hain distiratsua izan zenoraindik ere haien irudiak harrigarriak, enigmatikoak eta eskuraezinakizan arren, modernotasun liluragarri bat eskaintzen digutela.

Bruegelen mundua ez da existitzen, ez da inoiz benetakoa izan. Gauregun mundu "birtuala" dela esango genuke. Bada, bostehun urte geroago,Antoine Roegiersek (Braine-l'Alleud, Belgika, 1980) aztertuko dudimentsio "birtual" hori. Parisko École des Beaux-Arts-en trebatutakoartista da belgikarra, teknika digitalak sortzaileen zerbitzura jartzendituen bitarteko berriekin, "baina Louvre aurrean duela". Flandriakopintoreen askatasun eta modernitateak bereziki liluratua, Roegiersenlanak sakontzen du, bere jatorri belgiarrari leial, Bosch eta Bruegelbere maisu handiak dituen Herbehereetako tradizio piktoriko horretan,gaur egun arte Magritte, Broodthaers edo Jean Fabre bezalako egileospetsuekin jarraitzen duena.

Roegiersek Bruegel maisuaren aurkikuntza bisualik handiena esploratzeadu helburu: ekintzaren aldiberekotasuna. Bere estanpetan, dena aldiberean gertatzen da: minigertakarien sinkronia, mikrorrelatoenugaritasuna, paisaia betetzen duten eszenen patchwork-a, sakontasunhandia ematen diona, eta lehen, bigarren, hirugarren eta azkenterminoetan kokatzen dena — bederatzi plano gainjarriraino —, "hostopilbat balitz bezala". Roegiersek sakontasun hori berrasmatzen du,grabatuak itxurazko ilusioz baino ematen ez duen hirugarren dimentsiohori, estanparen bi dimentsioko azalera zulatuz.

Valladolideko Eskultura Museo Nazionalak, San Telmo Museoak etaAsturiaseko Arte Ederren Museoak antolatutako erakusketa.

Bisita gidatu berriak: ekainaren 24tik aurrera

  • Asteazkenetan: 10:30 gaztelaniaz  + 18:00 euskaraz
  • Larunbatetan (uztailak 25 eta abuztuak 15 izan ezik): 10:30 euskaraz + 18:00 gaztelaniaz

Bisita gidatuak doan dira, baina aurrez izena eman behar da bi bide hauetako batean: stm_erreserbak@donostia.eus edo 943 48 15 61 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00 artean).

Komisarioak: María Bolaños



Kulturweb