Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa - SOKA

Erakusketa - SOKA

  • kartela

Euskal kultur erakundeak ekoizturiko erakusketa multimediak eskaintzen dituen aukeretan oinarritzen da, euskal dantzaren zonbeit aurpegi sozial, historiko eta artistikoak agerian utziz, euskarri berri eta dokumentu arraroak agertuz.

Udalherria: Beasain

Lekua: Beasaingo Igartza jauregia

Hasiera: 2019/09/26

Amaiera: 2019/10/23

Sarrerak: 0,00 €

Dantzak euskal nortasuna handizki adierazten du. Atzo eta egun, ez da arras arrazoi berdinentzat dantzatzen. Orain dantzari esker, jende ezberdinek sustraiak atzeman ditzakete eta mota askotako harremanak ukan. Nonahi edo noiznahi emana izan dadin (norbera dantzari edo dantza talde batean, kanpoan edo barnean, molde tradizionalean edo gaurkotuan) dantza etengabe berritzen ari da. Euskal dantza denbora berean teknikoa eta herrikoia da, bat-batekoa eta kulturala. Arketipoetan sartzen ez den jendarte baten aniztasuna erakusten du.

Euskal kultur erakundeak ekoiztu duen erakusketa ibiltariaren xedea, kultura alor hori publiko zabalari hobeki ezagutaraztea da. Zabalkunde tresna hori multimediak eskaintzen dituen aukeretan oinarritzen da.

Horrela, tokikoa baina ere unibertsala den jarduera horren aurpegi sozial, historiko eta artistikoak erakutsiko ditu euskarri berri eta dokumentu arraroak agertuz. Azken finean, euskal dantzen ikasteko edota emateko gogoa piztu behar luke erakusketak. Azpimarratzekoa da «SOKA» erakusketa proiektua euskal dantzaren mediazio eta transmisio proiektu orokor batean kokatzen dela, 2016-2017 urteetan transmedia  dispositibo ezberdinen bitartez gauzatuko dena. Publikoari gaia sakontzeko beste aukera bat emanez, bisita aitzin eta bisita ondoren..

Batzorde zientifikoa:
Roger Goyeneche - Koreografoa eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko lehendakaria
Xabie Itzana - Dantzaria eta musikaria, cNRS-eko ikerlaria
Oier Arabaolaza - Dantzaria,  formatzailea, antropologoa, www.dantza.eus atariaren animatzailea
Aholkulari: Thierry Truffaut - Antropologoa, Euskal Dantzarien Biltzarreko ohorezko lehendakaria

    

Tokia: Igartzako Monumentu Multzoko jauregiaren erakusketa aretoan
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00 - 20:00 / Larunbat eta igandeetan 12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:00.



Kulturweb