Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa - SAM - 1919 / 2019

Erakusketa - SAM - 1919 / 2019

  • erakusketaren irudia

SAMren mendeurrena dela eta, ekintza desberdinak egingo ditugu hau ospatzeko. Guztien ardatza, irailaren 20tik urriaren 19ra Tolosako Aramburu Jauregian egingo den erakusketa izango da. Erakusketa honekin gure historia partekatu nahi dugu Tolosako herri eta Tolosar guztiekin, badakigulako beraietako asko SAMrekin lotuak daudela bai zuzenean edo bai eta modu ez zuzenean ere.

Udalherria: Tolosa

Lekua: Aranburu Jauregia

Ordua: 17:30-20:30

Hasiera: 2019/09/20

Amaiera: 2019/10/19

Sarrerak: 0,00

Tolosako Udala

Plaza Zaharra, 6A (20400) Tolosa

Telefonoa: 943697500
Faxa: 943697510
Weba: http://www.tolosakoudala.net
Emaila: informazioa@tolosakoudala.net

Historia honen zati bat SAMren museoan gordetzen dugu maitasun eta harrotasun handiz eta erakusketa honetan erakutsi nahi dugu.

Duela hamarkada batzuetako paperaren fabrikazio prozesuetan pentsatzen duenak SAM berria prozesu integratuko kartazal makinak aurkituko ditu,  sinistezineko abiadura eta kalitate bermatuan, bobinarekin hasi, papera moztu, goma eman, lehihatilak jarri, itsatsi eta tolesten duten makinak ikusiko ditu.

SAMra ez da jo behar kartazal eta koaderno onak eskuratzeko bakarrik, SAMra paper manufakturaren XX. eta XXI. mendeko historia ezagutzeko ere joan behar da.
SAMren Museoari bisitaldia egitea ezin bestekoa da, paperaren alor hori XX. mende hasieran zer zen eta noraino iritsi den ikusi eta ulertzeko

Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik



Kulturweb