Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia

Erakusketa: Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia

  • kartela

diChroma Photographyren erakusketa honek argazkilaritzaren historiari omenaldia egiten dio argazkilari baten jenioaren eta bere musaren bidez. 2013an Sandro Millerrek erabaki zuen proiektu bat garatzea bere ibilbideari forma ematen lagundu zioten gizon-emakumeak omentzeko. Argazkilaritzako irudi ikonikoak hartu eta John Malkovich aukeratu zuen horiek emulatzeko.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Ordua: 10:00-20:00

Hasiera: 2019/09/13

Amaiera: 2019/11/17

Sarrerak: 0,00 €

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970 <br> 943420094
Faxa: 943430693
Weba: http://www.amigosdesantelmo.org
Emaila: santelmo@donostia.org

Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.

Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.

Hamasei urte zituela, Irving Penn-en lana ezagutu ondoren, Sandro Millerrek argazkilaria izan nahi zuela jakin zuen. 30 urte baino gehiago igaro ondoren, bere bezero-zorroa ikusirik (Forbes, Coca-Cola...), munduko publizitate argazkilari onenen artean duen lekua berretsi du Sandrok. Publizitatearen munduan lortutako arrakastak bere proiektu pertsonalekin jarraitzeko aukera eman dio, hala nola, Malkovich, Malkovich, Malkovich: Argazkilaritzako maisuei omenaldia erakusketarekin.

2013an, bere karreran eragina izan duten argazkietako gizon eta emakumeak omenduko zituen proiektu bat egitea erabaki zuen Sandrok. 35 argazki hautatu zituen berregiteko, eta ondoren Malkovichekin harremanetan jarri zen, zeinak berehala onartu zuen proiektuan parte hartzea. Beste askoren artean, erakusketak honako pieza hauek biltzen  ditu: Irving Penn-ek Truman Capote-ri izkina batean egindako argazkia; Bert Stern-ek Marilyn Monroe-ri egindako argazkiak; ama emigratzailearen irudia, Dorothea Lange-rena; Robert Mapplethorperen autoerretratua errifle batekin; John Lennon eta Yoko Ono-ren irudi ikonikoa, Annie Leibovitz-ena; Diane Arbus-en esku-granada bat duen mutil baten argazki klasikoa, edo Richard Avedon-en erlezaina.

XXI. mendeko aktore amerikar onenetakotzat jotzen dute John Malkovich. Malkovich, Malkovich, Malkovich: Argazkilaritzako maisuei omenaldia  proiektuan bere izaera kameleoikara erakusten du, Albert Einstein, Che Guevara, John Lennon eta Andy Warhol bihurtuz. Bere trebetasun handiari eta Sandro Millerren argazkirako begi onari esker, proiektu honek  argazkilaritzaren historiari omenaldia egiten dio, argazkilariaren eta bere musaren talentuaren bitartez.



Kulturweb