Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Gilbert Legrand

Erakusketa: Gilbert Legrand

  • Imagen 1 de la galería de Erakusketa: Gilbert Legrand

Donostiako Okendo Kultur Etxean, Gilbert Legrand artistak "Gauza Txikien Ikuskizun Handia" erakusketa aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Okendo Kultur Etxea

Ordua:  

Hasiera: 2019/09/5

Amaiera: 2019/10/19

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Gilbert Legrand objektuen poeta gisa defini daiteke. Bere obra guztian agerian uzten ditu sormen bikaina, originaltasuna eta umorea.

Eguneroko objektuen morfologiatik abiatuta pertsonaiaz betetako unibertso bat sortzen du artistak ohiz kanpoko begiradari esker. Gontzak, maratilak, brotxak, zerrak, pertxak… guztiak ere bere kosmos fantastikoko bizilagun bilakatzen dira.

Inguratzen gaituzten gauza txikiak (lainoztagailuak, arrautza-kaxak, botoiak, mahai-tresnak…) zentzumenen bidez eta umorez aztertzea proposatzen du artistak. Eskulturaren, pinturaren eta marrazketa uztartzen ditu lan artistikoak. Iruditeriarekin zuzeneko lotura dauka eta formen desitxuratzea eragiten du.

Bistan denez, berreskuratutako objektuak ez ditu halabeharrez aukeratzen; Gilbert Legranden sorkari guztiak kolorearen, materiaren eta abarren muntaia- eta konposizio-lanaren emaitza dira, eta eguneroko objektuei begiratzeko beste modu bat eskainiko digute. Begirada mugitu egiten da eta bide egiten dio poesiari. «Ilustratzaile gisa, publizitate eta edizioaren sektorean aritu naiz bereziki, enkargatutako irudiak paperean zein pantailan egiten. Duela hamar urte, adierazmolde pertsonalago batekin lan egin nahi izan nuen, eskultura eta pintura nahasiz. Desitxuratzearen teknika interesatzen zitzaidanez, eguneroko objektuak eraldatzen hasi nintzen. Horretarako, «trompe-l'śil» edo begia engainatzeko teknika erabili nuen objektuen gainean, bigarren azal bat balitz bezala. Hala, beren itxura originala mantentzen zutela, objektu bizigabe horiek pertsonaia bizidun eta bitxi bihurtzen ziren magikoki». (G. Legrand)

Haurtzaroaren, komikien eta «street art»aren munduan murgiltzeko aukera eman zion praktika artistiko horrek. Urteak daramatza bere eskultura-lanak erakusten arte-zentroetan eta beste testuinguru kultural batzuetan (Frantzian, New Yorken, Espainian). Horretaz gain, lau obra argitaratu ditu Jeunesse Sarbacane argitaletxearekin.

Gilbert Legrand

Gilbert Legrand Parisko eskualdean jaio zen. Orain, Tolosan (Okzitania) bizi da eta bertan lan egiten du.

Arte Aplikatuetan graduatu ondoren, argitaletxeetarako eta publizitate-agentzietarako ilustratzaile independente gisa aritu zen lanean, infografiak, pertsonaiak, liburuetako azalak eta, berrikiago, eskulturak sortzen hasi aurretik.

Sarbacane etxeak argitaratutako gazteentzako bost libururen egilea da.

«Nire ilustratzaile-jarduna, batez ere arlo komertzialean gauzatu dudana, bide berrietara eraman nuen duela zenbait denbora, pertsonalagoetara eta kautibatzaileagoetara, hain zuzen: objektuen transformaziora. Ordenagailu-pantaila aurrean urteak eman ondoren, teknika grafiko tradizionalago batera itzuli nahi nuen, pintura eta bolumena erlazionatzeko. Hala, eguneroko objektuak eta haien berezko ezaugarriak inspirazio-iturri amaiezina dira orain niretzat. Horiei esker pertsonaia dibertigarri eta harrigarrien familia bat osatu dut.

Orduz geroztik, horretan ari naiz, eta nire inguruko objektuak beste ikuspuntu batetik begiratzen ditut. Horiek eszenaratzeko moduak aztertzen ditut: marraztea, argazkiak ateratzea edo instalazioak sortzea.»

Ordutegiak:

  • Astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 / 16:00-20:30
  • Larunbatetan:  10:00-14:00 / 16:30-20:00
  • Igande eta jaiegunetan: itxita
  • Urria 12 itxita

Lekua: Areto berria.



Kulturweb