Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Menchu Gal. Margotzeko bizi, bizitzen margotu

Erakusketa: Menchu Gal. Margotzeko bizi, bizitzen margotu

  • Kartela

Koldo Mitxelenako Ganbara erakustokia Menchu Gal artistsaren "Margotzeko bizi, bizitzen margotu" erakusketa ikusgai

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea

Hasiera: 2019/07/17

Amaiera: 2019/09/28

Sarrerak: 0,00 €

Koldo Mitxelena Kulturunea

Urdaneta, 9 (20006) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943482760
Faxa: 943482765

Zuzendaria: Frco. Jabier López de Landatxe.

MENCHU GAL ORENDAIN - (Irun, 1919-2008)

Aurten, Gipuzkoako margolari aparteko honen jaiotzaren mendeurrena ospatzen da. Paisaia eta, neurri txikiagoan erretratua eta natura hilak dira ospea eman zioten generoak, eta bertan garatu zuen hain erakargarri zitzaion kolorearen erakarpen pertsonala.Lortutako sari ugarien artean 1959an Espainiako Pintura Sari Nazionala jaso zuen, emakume bati lehen aldiz emandakoa, 2005ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina, 2006an Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria etaIrungo Udalaren Urrezko Domina.

  • "Nola arnastu, hala margotzen zuen Menchu Galek: sakon, egoki eta azkar. Amédée Ozenfanten, Daniel Vázquez Díazen eta Benjamín Palenciaren dizipulu izana, Vallecaseko Eskolara atxikia eta Euskal Herrian lotura ugari izandakoa, Aurelio Arteta eta Montes Iturrioz tarteko. Kubismoaren eta espresionismo fauvistaren eragina jasotakoa, Nafarroako, Euskadiko eta Gaztelako paisaiak, erretratuak eta natura hilak dira haren obraren ardatza; Menchu kolorearen emozioa eta poza da, eta XX. mendeko emakumezko margolari esanguratsuenetako bat María Blanchardekin, Carme Laffontekin eta Maruja Mallorekin batera" (Edorta Kortadi).
  • "Parisko Eskolaren balio modernoetan sakontzen jarraitu zuen, fauvismoaren, kubismoaren, abstrakzioaren eta nolabaiteko surrealismoaren konkista formalei uko egin gabe" (Francisco Calvo Serraller).
  • "Menchu Galek berdearen freskotasuna eman zion Madrilgo Eskolari, eta Kantauri aldeko itsasoaren urdina" (Benjamín Palencia).
  • "Menchu Galek zalantzan jarri zuen bere obraren balioa bizitzaren azkenera arte" (Edorta Kortadi).

Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara



Kulturweb