Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Julián Redondo - Custom. Askatasun sentipena

Erakusketa: Julián Redondo - Custom. Askatasun sentipena

  • Kartela

Zarauzko Photomuseum erakustokian Julián Redondoren Custom. Askatasun sentipena erakusketa ikusgai

Udalherria: Zarautz

Lekua: Photomuseum- Argazki Euskal Museoa

Hasiera: 2019/07/15

Amaiera: 2019/09/1

Sarrerak: 3,00 / 6,00 €

Photomuseum - Argazki Euskal Museoa

Villa Manuela - San Inazio kalea, 11 (20800) Zarautz

Telefonoa: 943130906
Faxa: 943831823
Weba: http://www.photomuseum.name/
Emaila: photomuseum@terra.es

Zenbait aretoptal banatuta ikusgai dauden instrumentu eta irudi bildumen bitartez, argazkigintzaren bilakaera teknikoa ez ezik, argazkigintzaren aplikazioak dituen bi alor nagusiak ere ikus daitezke, hau da, argazkigintza dokumentazioan eta gizarte komunikazioan, eta argazkigintza arte produkzioan.

Bestelako zerbitzuak:
Goian aipatu den bilduma iraunkorraz gainera, Photomuseumak pedagogía zerbitzua du, eskola irakasle eta tutoreei eta edozein adinetako taldeei aholku emateko. Argazkigintzan espezializatutako liburutegi eta hemeroteca oparoak ere baditu, jendearen zerbitzuan jarriak.
Jarduerak:
Photomuseumak erakusketak antolatzen ditu hilero, argazkilari aipagarrien lanak edo argazkigintzako horronteak edo aldeara teknikoak direla, horien berri emateko, eta, horrela, bilduma irainkorrak ematen duen informazioaren osatzen du.
Gainera, argazkigintzaren historiaren zabalkunderako ekarri gisa, sei hilabetean behin, “Archivos de la Fotografía “ aldizkaria argitaratzen du, mundu guztian zabaltzen dena.

Ordutegia:
Asteartetik igandera: 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
Itxita: Urtarrilaren 1ean, ekainaren 26an, uztailaren 31n, abuztuaren 15ean, irailaren 9an, Ostiral Santuan eta abenduaren 25ean.

Harley

Munduan marka gutxik dute euren sektorean Harley-Davidsonek motorren industrian duen aintzatespena. Gaur egun, nabarmendu egiten dira estilo  klasikoagatik, motorren marru bereziagatik eta errepideetan abenturak gogora ekartzeagatik; mundu osoko milioika jarraitzaile leial eta sutsu  erakartzen dituen kultura bihurtu dira ia.  Adierazkortasuna eta sormen pertsonala Harley-Davidson kulturaren ezaugarri dira. Lehen zaleak XX. mendearen hasieran hasi ziren euren motorrakpertsonalizatzen, eta gaur egun ezagutzen dugun banakako kustomizazio mugimendua Bigarren Mundu Gerraren ostean hasi zen.

Motor xumeenetatik hasi eta aukeratutako jantzietara, inkonformista horiek "desberdina naiz" gizarte-korrontea sortu zuten ohartu gabe. Mugimendu txiki hori laster bihurtu zen kultura-fenomeno Hollywoodi  esker; Hell's Angels (Infernuko aingeruak) filmen bitartez, asalduraren eta askatasunaren oihu zibilizatuarekin lotu zen marka.

ALEJANDRO ZUGAZA



Kulturweb