Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Emilia Valencia - Gauza xumeen xarma

Erakusketa: Emilia Valencia - Gauza xumeen xarma

  • Kartela

Zarauzko Photomuseum erakustokian Emilia Valenciaren - Gauza xumeen xarma - erakusketa ikusgai

Udalherria: Zarautz

Lekua: Photomuseum- Argazki Euskal Museoa

Hasiera: 2019/06/4

Amaiera: 2019/07/14

Sarrerak: 3,00 / 6,00 €

Photomuseum - Argazki Euskal Museoa

Villa Manuela - San Inazio kalea, 11 (20800) Zarautz

Telefonoa: 943130906
Faxa: 943831823
Weba: http://www.photomuseum.name/
Emaila: photomuseum@terra.es

Zenbait aretoptal banatuta ikusgai dauden instrumentu eta irudi bildumen bitartez, argazkigintzaren bilakaera teknikoa ez ezik, argazkigintzaren aplikazioak dituen bi alor nagusiak ere ikus daitezke, hau da, argazkigintza dokumentazioan eta gizarte komunikazioan, eta argazkigintza arte produkzioan.

Bestelako zerbitzuak:
Goian aipatu den bilduma iraunkorraz gainera, Photomuseumak pedagogía zerbitzua du, eskola irakasle eta tutoreei eta edozein adinetako taldeei aholku emateko. Argazkigintzan espezializatutako liburutegi eta hemeroteca oparoak ere baditu, jendearen zerbitzuan jarriak.
Jarduerak:
Photomuseumak erakusketak antolatzen ditu hilero, argazkilari aipagarrien lanak edo argazkigintzako horronteak edo aldeara teknikoak direla, horien berri emateko, eta, horrela, bilduma irainkorrak ematen duen informazioaren osatzen du.
Gainera, argazkigintzaren historiaren zabalkunderako ekarri gisa, sei hilabetean behin, “Archivos de la Fotografía “ aldizkaria argitaratzen du, mundu guztian zabaltzen dena.

Ordutegia:
Asteartetik igandera: 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
Itxita: Urtarrilaren 1ean, ekainaren 26an, uztailaren 31n, abuztuaren 15ean, irailaren 9an, Ostiral Santuan eta abenduaren 25ean.

Proiektu honen abiapuntuetariko bat nire inguruan dauden objektuek osatzen dute, hau da, nire zati direnak edota nire pentsamentuarenak, baita nire oroimenekin antzekotasunak dituzten objektuak topatzen ditudanean ere…

Gordetzen ditugun objektu guztiek, bai baliesten ditugunak, bai gorrotatzen ditugunak, gure memorian leku jakin bat dute eta gure etxeetako hainbat lekuetan kokatzen dira.

Objektu horiek guztiek iragana daukate eta denboraren poderioz, inguratzen gaituzten elementu bihurtzen dira eta gure izaera edo barne nortasuna irudikatzen dute.

Mementu batez gure inguruan dauden objektu horiek aztertzen baditugu, beren jatorri gogorarazten digute, iraganaren oroitzapena eta gauza-objektu horren garrantziaz jabetzen gara.

Espazio eta denboran zehar ibilbide zehatza daukate... Nonbaitetik datoz, norbait etorri zen eta berarekin ekarri zituen, edo agian erosi edota aurkitu  egin ziren edo opari bat izan zen. Baina beti leku batetik bestera doaz, leku susmagaitzetatik dabiltz eta azkenik, leihoaren ondoan, altzari baten gainean, zintzilik edo jatorri ezezaguneko beste objektuekin nahastuta bukatzen dute… eta hortxe, aukeraturiko lekuan diraute, geldirik. Aldi berean, beren iraganaren sekretua gordetzen dute eta denborarekin, isil-isilik atseden hartzen duten bitartean, gogoratuak eta mirestuak zain dauden bitartean, gure oroimen bihurtuko dira.

Proiektu honi forma ematen dion beste alderdi garrantzitsua da objektuen behaketa argi izpiek jotzen dituztenean. Une horretan, objektuak berezko bizitza hartzen du eta, era berean, ikuslearen testuingurua galtzen da.

Argiak objetuarekin jolasten duen une horretan, mementu baten denboragabetasuna lortu nahi da.

Azkenik, aukeraturiko gai edo diziplinak denadelakoak direla ere, inguratzen gaituzten gauza hutsalei duten balioa goretsiz eta emanez amaitu nahi dut.



Kulturweb