Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Biribilak mendietan. Seles, kortak, sarioak

Erakusketa: Biribilak mendietan. Seles, kortak, sarioak

  • Kartela

'Biribilak mendietan. Seles, kortak, sarioak' Bergarako Laboratorium Museoan ikusgai - Erakusketa hau kokatzen da '750 urte eta aurrera, Bergarako hiribilduaren aurretik' programaren barruan.

Udalherria: Bergara

Lekua: Laboratorium Museoa

Hasiera: 2019/06/1

Amaiera: 2019/09/17

Sarrerak: 3,00 / 5,00

Erakusketaren egilea Euskal Herriko Museoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu du. Erakusketa honen helburua da korteek Euskal Herriko nekazaritzan izan duten garrantzia ezagutzera ematea. Erakusketa hau da Erdi Arotik datorren praktika honen gaineko ikerketa baten emaitza; non aztertu diren Euskal Herriko mendietako lursail berezi horiek, biribil formakoak, tamaina handiko harri baten inguruan trazatutakoak. Bergarako kasuan erakusketari gehitu zaizkie udalerriko XVIII. mendeko dokumentu garrantzitsuak. Erakusketan azaltzen da horien jatorria, estruktura, neurketa modu eta mugarriak; baita ere horien tipologia, erabilera anitzak, kokapena eta historian izan duten garapena, besteak beste. Muestrak jasota ditu XVII eta XVIII. mendeetako krokis originalak, biribilei buruzko antzinako testu eta dokumentuak, kortarri edo austarri deritzoten garaiko mugarriak eta abar. Hori guztia aireko argazki, kartografia, ikus-entzun eta panel askoren laguntzarekin dago aurkeztuta.

Ordutegia

Uztailaren 1etik irailaren 16ra
Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00/16:00-19:00
Igandeetan: 10:00-13:00

Irailaren 17tik ekainaren 30era
Astelehen eta astearteetan itxita.
Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00
Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00
Igandeetan: 10:00-13:00

LABORATORIUM museora sarrera
Arrunta: 3€
Taldeak: 2€ pertsonako
Murriztua: 1,5€
Dohan: 0€

Taldea: 5 pertsona edo gehiago
Murriztua: Familia ugarietako kideak, ikasleak, 65 urtetik gorakoak
Doakoa: 14 urtetik beherakoak, Gazte txartela, EYCA, ICOM,Desgaitasunen bat duten pertsonak, Langabezian daudenak, DSBP jasotzen dutenak.



Kulturweb