Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa ibiltaria: Ateak

Erakusketa ibiltaria: Ateak

  • Kartela
  • erakusketaren irudia

Ateak erakusketa ibiltaria Irungo Mendibil Merkatal Zentruak ikusgai izango da, indarkeria matxistari buruzko gogoeta eragin nahi duen proiektu artistikoa.

Udalherria: Irun

Lekua:  Irun

Hasiera: 2019/05/22

Amaiera: 2019/06/17

Sarrerak: 0,00

Hainbat artistak ateen gainean egindako 47 obrak osatzen dute erakusketa: 2018an indarkeria matxistak Espainian eraildako emakume bakoitzeko batek. Biktimen oroitza erreibindikatzea eta gizartean arazo sozial horri buruzko hausnarketa piztea da erakusketaren helburua. "Ateak" erakusketa datorren ekainaren 17ra arte egongo da ikusgai, eta hainbat artistak ateen gainean egindako 47 obrak osatzen dute: 2018an indarkeria matxistak Espainian eraildako emakume bakoitzeko batek.

"Ateak" Dimensión donostiar agentziak sortutako proiektu artistiko bat da, eta helburu hauek ditu: azpian tratu txarrak edo genero berdintasunik eza datzan eguneroko bizitzako egoeretara erakartzea gizartearen arreta, estatistikak humanizatzea, biktimen oroitza erreibindikatzea eta artea erabiliz elkarrizketak sorraraztea.

Donostiako zenbait lekutan egon da ikusgai orain arte (Anoetako estadioan, udaletxean, Foru Aldundiaren egoitzako arkupeetan, Tabakaleran eta Garbera merkataritza gunean), baita Iruñean ere, La Morea merkataritza gunean, eta, orain, Bidasoko eskualdean da, Mendibil merkataritza gunearen eskutik.

"Ateak" proiektua
2018an, Estatuan gizon batek erail zuen emakume bakoitzeko, Dimensión agentziak ate bat bidali zion artista bati, obra bat sortzeko euskarritarako. Mihisea ate bat izateak beste aldean dagoen errealitatea adierazten du, hura erakusteko. Gainera, ate bakoitza lantzeko prozesua grabatu egin zen, dokumental baten bidez indarkeria matxistari buruzko hausnarketa bat ontzeko, eta material guztia puertas.art webgunean bildu da.

Hona "Ateak" proiektuan eskuzabaltasun osoz parte hartu duten artistak:

Judas Arrieta, Guille Viglione, Javi Roldán Pin, Ángela Alonso, Marcos Navarro, Marc Pe, Mr. Sor2, Higinia Garay, Eva Mena, Fortun, Junita Makina, Veronica Werckmeister, Diego Besné, Ibai Maritxalar, Irantzu Lekue, Óscar Casla, Susi Quiu, David Tavares, Susana Blasco, Imanol Andonegi, Juan Álvarez, Amaia Arrazola, Nagore Olarra, Txemy, Woody James, Xabier Anunzibai, Goretti Aranburu, Aritz Kabe, Gato Urbistondo, Natalia Albéniz, Laura Miner, Mari Matraka, María Ríos, Ramon Zabalegi, Nerea Urrestarazu, Abel Barcenilla, Belén Lucas, Haizea Merino, Miryam Artola, Iñaki J. Areizaga, Naiara Palacios, Rosario Cornejo, Nagore Legarreta, Bàlu, Iñaki G. Holgado, Paoletta Balmelli eta Garikoitz C. Murua.

Indarkeria matxista Espainian: datuak
EAEn, Ertzaintzak indarkeria matxistaren biktima diren 4.565 emakume babesten ditu; horietako 1.472, Gipuzkoan (1).Espainian, urtean 700.000 emakumek tratu txarrak sufritzen dituzte. 2003tik 2017ra bitartean, 921 hilketa matxista izan dira gutxienez, eta, 2018an, 47 (2).

(1) Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren datuak
(2) Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzaren datuak



Kulturweb