Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Euskal Itsas Museoa

Euskal Itsas Museoa

  • Kanpoaldeko bista

Eraikinaren aurreko eta atzeko fatxaden seinaletika berriak gehitu ondoren, Euskal Itsas Museoak ekainaren 2an irekiko ditu ateak ordutegi berrian, 10:00etatik 19:00etara. Jakina, normaltasun berriaren egoerara egokitzeko beharrezko neurriak bermatuz.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Euskal Untzi Museoa

Ordua:  

Hasiera: 2019/04/1

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 0,00 euros

Euskal Itsas Museoa

Kaiako pasealekua,24<br>Paseo del Muelle, 24 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 430051
Faxa: 943 431115
Weba: http://untzimuseoa.eus
Emaila: mnaval@gipuzkoa.eus

Eraikina:
Donostiako Untzi Museoa XVIII. mendearen bigarren erdiko eraikin batean dago. Kontsulatuaren, hau da, hiriko merkatarien eta marinelen elkartearen lonja kaietako tenientearen etxebizitza izana da.
Orain urte batzuek zaharberritu eta milla bederatziehun eta larogei eta hamaikan museo bezala ireki zen.
Museoak hainbat sail ditu, bi oinetan banatuak. Behe oinean, lehengaiak, ontziolak, industria osagarriak, estibak eta aingurak. Lehen oinean: untzi moten bilakaera, merkataritza, nabigazioko tresnak eta portuak.
Era askotako gauzak ikus daitezke: untzigintzako lanabesak, baleontzi bat ustez XIII. mendekoak izango ziren bezalakoa, txipiroitarako batela, aingurak, untzi maketak, nabigazio tresnak, dokumentuak, Mutrikuko Urasandi etxeko ateburua, eta abar.
Gainera, liburutegia, videoteca eta artxibo espezializatua ditu. Museoak esliletako nahiz bestelako taldeei egokitutako bisitak eskaintzen ditu.

Ordutegia:
-Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.
Igandeak eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan: Itxita.

Bisita gidatuak, aldez aurretik zehartuta.

Sarrerak:
- Helduak: 3,00 €.
- Ikasleak eta jubilatuak: 1,50 €.
- Taldeak: 2,00 €.
- 10 urtetik beherakoak: Dohain.
- Ostegunetan sarrera dohain.

Eraikinaren aurreko eta atzeko fatxaden seinaletika berriak gehitu ondoren, Euskal Itsas Museoak ekainaren 2an irekiko ditu ateak ordutegi berrian, 10:00etatik 19:00etara. Jakina, normaltasun berriaren egoerara egokitzeko beharrezko neurriak bermatuz.

"Elkano. Lehenengo Mundu Bira" erakusketa doan bisitatzeko aukera izateaz gain, Euskal Itsas Museoak espazio berri bat zabaltzen du; Musealiak. Musealiak gunean, Gordailuaren bildumako erabilera arrunteko objektu baten, brontzezko kanpai baten, bidaiaren berri ematen du.

Gainera, museoak programa berritu bat aurkezten du. Museoak bisita eta jardueren formatuak segurtasun-irizpideetara eta Covid19aren aurreko prebentzio neurriak egokitu ditu.

Piztu Museoa! hainbat publikoei egokitutako jarduera-programa 3. fasean proposatuko da. Museotik kanpoko jarduerak eskainiko dira, formatu murriztuan:

Gynkana La Jarana: gazte eta familientzat zuzendutako gynkana, portuko sekretu ezkutuenak ezagutzeko.
MicroMuseoak: 15 minutuko topaketak egingo dira, eta aldi baterako erakusketari buruzko istorio harrigarriak ikusiko dira.  8 bisitari gehienez ere taldeko.
La Jaranatik martxan!: Bisitariek, museoko bitartekaritza taldearekin batera, Donostiako Portuko sekretuak ezagutzeko aukera izango dute.

Euskal Itsas Museoak hartutako segurtasun neurriak

Euskal Itsas Museoak ondorengo neurriak hartu ditu, edukiera erdira murriztea, sarritan instalazioak  higienizatzea eta desinfektatzea, bi metroko pertsonen arteko distantzia bermatzeko ibilbideak ezartzea, leihatilan metakrilatozko panelak ipintzea, baita gune ezberdinetan   gel hidroalkoholikoak ipintzea ere.Aurikularrak eta ukitzeko elementu guztiak kendu dira eta QR kodeengatik ordezkatu dira banakako erabilpenarako mugikor gailuetan informazioa deskargatzeko.

Era berean museoak elementu grafikoak kokatu ditu bai sarreran zein bisitan zehar musukoen erabilpena derrigorrezkoa dela eta bi metrotako urruntasun pertsonala errespetatu behar dela biltzen duen araudia gogorarazten duten gune amankomunetan ere.

1991ean museoa ireki zen publikoarentzat Untzi Museoa izenarekin, XVIII. mendearen erdialdean eraikiriko Donostiako Kontsulatuaren Dorretxea zen eraikuntzan.

Paregabeko eraikin hau 1813eko hiriak jasan zuen suntsipenetik kanpo geratu zen eraikin zibil bakanetakoa izan zen eta Donostiako Kontsulatuaren aztarna arkitektoniko bakarra da. Donostiako Kontsulatuaren Dorretxea honek hainbat eginkizuna zituen, besteak beste, portuko ontzi sarrerak eta irteerak kontrolatzea, zergak kobratzea eta moilak egoera onean mantentzea. Itsas laguntza ematea eta nasetako ordena eta segurtasuna zaintzea ere bere eginkizunen artean ziren. Denbora batez Nautika Eskola gisa ere erabili zuten.

Museoa ireki zenetik, duela ia 30 urte, erreferentzia nabarmena bilakatu da euskal itsas ondareko ikerketa- eta dibulgazio-arloan.

2019ko martxoan bere izena aldatu zuen Museoa foru jabetasunekoa da, eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Ondare historiko-artistikoaren, Museoen eta Artxiboen zerbitzura loturik dago.

Bilduma

Bilduma Museoaren esentzia da. Euskal Itsas Kulturare n ezagupenean sakontzeko baliabiderik nagusiena. Museoko bilduma handitzen doa etengabe, irekia dago beti esanguratsuak diren mota guztietako materialetara: grabatuak, pinturak, argazkiak, posta txartelak, kartelak, metalgrafiak, karta nautikoak, planoak, itsas tresnak, itsasontziak, etnografi objektuak, ondare industrialeko elementuak, itsaspeko arkeologia, etabar. Museoaren bilduma foru jabetasunekoa da eta, itsasontziak ezik, 2013 ez geroztik Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen zentroan, daude gordeta. Gaur egun, bilduma 6.000 pieza ingurukoa da.

Tipologia

Bilduma osatzen duten objektuen tipologia oso aberatsa izanik, atal hauek zehaztu dira:

  • ZIENTZIA ETA TEKNIKA - Astronomia nautiko, nabigazio eta maniobra tresnak, besteak beste.

  • ARKEOLOGIA - Museoak, bere funtsen artean, urpeko material arkeologien bilduma bat du (zeramika, metala, harria). Toki askotatik helduak dira, eta kronologia zabala hartzen dute.

  • ANTROPOLOGIA
    ETNOGRAFIA - Arrantzaren eta erriberako ontzigintzaren arloetako material etnografikoetan bilduma garrantzitsua du Museoak
    ITSASONTZIAK - 1991n, Museoak ontziak biltzeko plan bat jarri zuen abian, hain zuzen euskal kostaldeko laneko eta laketeko ontzien lagin adierazgarri bat osatu ahal izatearren. Tipologia, ezaugarrien eta neurrien ezberdinetako itsasontziak Navalaldean daude gordeta. 2009an Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak Museoak berreskuratutako zenbait itsasontziren zaharberritzea bultzatu zuen.

  • ARTEA
    SECOND CANVAS - Museoaren bildumako 11 lan piktorikoen inguruko proiektua. Obrak bereizmen oso handiaren teknologiaren bidez ikus daitezke, xehetasun txikienak ere atzeman daitezkelarik. Irudiek storytelling-ak badituzte, irudikatzen den eszenaren inguruko informazioa eskeintzen dizkiguten kontakizunak, beti ere itsas historiaren ikuspuntutik
    BAPOREEN ARRETRATUAK - Museoak bilduma interesgarria osatu du ontzien erretratuekin. Horietan zehar ibilbidea eginez, Antzinako Erregimeneko ontzi zaharretatik berri samarrak ditugun arrantzarako txalupetaraino irits gaitezke. Bildumaren parte bat baporeen irudiek, XIX.-XX. mendeko merkantzia ontziak dira gehienak, eta ontzi militarrek osatzen dute
    URAZANDI ETXEKO ATEBURUA (XVI. mendea) - Urazandi etxea (Mutriku), Deba ibaiaren bokalean kokatua, eraitsi egin zuten 1989an izandako sutearen ondotik, baina ate nagusiaren gainean jarrita egondako erliebea, ontzi bat irudikatzen duena bera, Museoko bildumen parte dugu gaur egun.

  • FUNTS DOKUMENTALAK
    KARTOGRAFIA - Untzi Museoaren bilduma kartografikoa XVI. eta XX. mende arteko gai desberdineko 162 dokumentu kartografikoz dago osatuta (karta  nautikoak, mapak, planoak). Bilduma hau oso aberatsa da eremu geografikoaren aldetik. Bilduma ikertuta eta katalogatuta dago eta webgunearen bidez kontsulta daiteke. Kontsulta itzazu.
    GRABATUAK - Grabatuen bilduma 600 dokumentuz osaturik dago. Hauen artean Euskal Herriko kostaldea, portuak eta itsasaldeko herriak irudikatzen dituzten eta XVI. eta XX. mende bitartekoak diren 170 agiri daude, Museoaren webgunearen bidez kontsultatu daitezkenak. Kontsulta itzazu.
    MANUEL AGOTE FUNTSA - Manuel Agote (1755-1803) Filipinetako Errege Konpainiaren ordezkariaren eskuizkribuak, egunkariak, marrazkiak eta mapak. Balio handiko iturria dira Ekialdeko Asiarekin, eta batez ere Txinarekin, XVIII. mendean ziren harremanen berri izateko. Kontsulta itzazu.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 19:00etara (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Astelehenetan itxita
Urtarrilak 1, 6 eta 20a eta abenduak 25 itxita Abenduak 24 eta 31, 10:00etatik 14:00ak arte

Tarifak
Sarrera orokorra: 3,00 €
Sarrera murriztua: 1,50 € ikasleak, familia ugariko kideak, >65 urte, Euskal Kostaldeko Museoen txartela
Sarrera dohainik: <14 urtez beherakoak, ICOMeko bazkideak, desgaitasunen bat duten pertsonak, langabezia egoeran dauden pertsonak, Diru Sarrerak Bermatzeko Prestazioa edo Laguntza eta KGP jasotzen duten pertsonak
Doako sarrera eguna: Osteguna
Bisita gidatuak (6 lagun edo gehiago): sarrera + 1,00 € pertsonako (aldez aurretik erreserba egin behar da). Ostegunetan 2,5 € pertsonako kobratuko da
Bisita gidatuak eta tailerrak hezkunza taldeentzat: 2,5 € pertsonako (aldez aurretik erreserba egin behar da), asteartetik ostiralera

Deskontuak Zumalakarregi Museoan eta Igartubeiti Baserri Museoan
Untzi Museoko sarrera orokorrarekin %50eko deskontua Zumalakarregi Museoaren eta Igartubeiti Baserri Museoaren sarrera orokorrean.
- Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi), XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta aztertzeko erreferentzia zentroa, XVII. mendeko baserri tipikoa den Iriarte Erdikoa etxean.
- Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso), euskal baserriaren historiara hurbiltzeko aukera ematen digun XVI-XVII. mendeko baserria.

Sarrera bateratua Albaoka, Itsas Kultur Faktoriarekin
Sarrera bateratua, tarifa orokorra: 7,00 €
Sarrera bateratua, tarifa murriztua: 5,00 €




Kulturweb