Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. San Marko Gotorlekua - San Marko Kultura eta Jolas Gunea

San Marko Gotorlekua - San Marko Kultura eta Jolas Gunea

  • San Marko Kultura eta Jolas Gunea Errenteria
  • San Marko Kultura eta Jolas Gunea Errenteria
  • San Marko Kultura eta Jolas Gunea Errenteria
  • San Marko Kultura eta Jolas Gunea Errenteria

San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxira, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da. Leku oso egokia da haurrekin eta lagunekin eguna pasatzeko, bai oinez, bai zaldiz, bai mountain-biken paseatzeko ere.

Udalherria: Errenteria

Lekua: San Marcos Gotorlekua

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2015/12/31

Luis Nieva ingeniariak diseinatu zuen beste  matxinada karlista baten mehatxuari aurre egiteko, eta gotorlekua 1888ko  abuztuaren 25ean inauguratu zen. Pasaiako portua, Frantziako mugako errepide  eta trenbide komunikazioek eta Gipuzkoako hiribururako bideak osatzen zuten  zonalde estrategikoa defendatzeko helburuarekin eraiki zen. Gotorleku honek,  Txoritokieta eta Guadalupeko gotorlekuekin batera, Oiartzungo Eremu Lubakitua  delakoa osatzen zuen. San Marko Gotorlekua ekialderantz eraiki zen, mugatik  etor zitezkeen erasoen aurka egiteko. Halaber, eraso hauek ez ziren inoiz  heldu.

Gaur egun ez du erabilpen militarrik; armadak  1970 urte arte okupatu zuen, eta egun Lau Haizeta parkean integratuta dago,  ekipamendu ludiko eta kultural bezala. Bere kokapena ezin hobea dela eta, gipuzkoar kostaldeko behatoki garrantzitsua eta pribilegiatua da, bertatik  Kontxako , Pasaiako eta Txingudiko badiak ikus daitezkeelarik.

Gotorlekua oso ondo mantenduta dago eta  lubanarroan, Armen Patioan, zubi altxagarrian eta goiko terrazan egindako  zaharberritze lanei esker, bisitariak gotorlekuaz bisitatzeko eta gozatzeko  aukera izango du, militarrek 1888. urtean egin zuten bezala.
Gainera, 2008 urtean zehar Museografia eta Museologia Proiektuaren 1.go Fasea gauzatu da, San Marko gotorlekuaren berezko  jarduera birsortzeko ideiarekin. Honela, XXI mendeko bisitaria denbora atzera  egiteko aukera izango du, XIX mendera hurbilduz . Gotorlekuko hainbat gune  ezberdinetan konpontze eta egokitze lanak burutu dira eta eduki museografikoz  hornitu dira.

Bisitatzeko:

  • Harrera / informazio turistiko puntua: gotorlekuko gela bat bisitariari arreta emateko harrera bezala egokitu da,  bertan Errenteria eta Oarsoaldea Eskualdeko informazio turistikoa ere eskainiko  delarik. Gainera Oarsoaldea Eskualdea interpretatzeko maketa dago. 
  • Beheko Obra: Ondorengo espazioetan gotorlekuko  jarduera militarra birsortu da, bertan hainbat erreplika ezarriz:  metrailadoreak, kanoiak, soldaduak, artilleria, etab. Gainera, bisitariak  ikusten ari denari buruzko informazioa izango du, espazio bakoitzean hizkuntza  ezberdinetan jarritako informazio-panelei esker.

- Kaponera
- Erdi kaponera
- Su kurboen bateria
- Barbeta bateria

  • Igogailu panoramikoa: Bertatik, bisitariak  ikuspegi zoragarria ikusi ahal izango du.
  • Terraza: Gainera ondorengo elementuak  aurkituko ditu: Panel Panoramiko bat non Oarsoaldea eskualdea islaturik  agertzen den eta bisitariak aurrean ikusten duen paisaia ikus dezake bere  bidaia beste baliabide eta leku interesgarrietan barrena jarraitzeko aukera  emanez. Zehaztasun handiarekin bisitariari paisaia gerturatzen dion  Prismatikoa.

Informazio gehiagorako:

  •   Jatetxea: San Marko Gotorlekuak jatetxea du,  Aldura izenekoa. Eguneko nahiz asteburuko menu zoragarriak dasta daitezke.  Halaber, janari goxoa aukera daiteke kartan. Tel.: 943 522 271.
  • Parking propioa. Plaza mugatuak.
  • San Marko egunaren ospakizuna: apirilaren  25ean San Marko eguna ospatzen da eta eskualdeko biztanleentzat egun horrek  xarma berezia du. Hain egun esangarrian pasteltxo bereziak (opilak) prestatzen dira  eta amabitxiek seme besoetako ezkongabeei oparitzen dizkiete. Halaber,  gotorlekuan erromeria ospatzen da. 

Datu interesgarriak:

Ordutegia:

  • Museoa eta Errenteriako Turismo Bulegoa:  Denboraldi altuan bakarrik irekita  asteazkenetik igandera: 11:00-14:00 / 16:00-18:00.
  • Gotorlekua eta jatetxea:
    Urriatik Martxora arte - Asteazkenetik  igandera - 10:00-17:00
    Maiatza-Ekaina eta Iraila - Asteartetik  igandera - 10:00-17:00
    Uztaila eta abuztuan - Asteartetik iganera -  10:00-21:00

Tarifak Museoa:
Bisita librea: doan. (Museoa  denboraldi altuan bakarrik irekita)
Bisita gidatua: (Irekita dagoen denboralditik  kanpoko bisitetan beharrezkoa da gutxienezko 10 laguneko taldea). 3,00 €  (helduak) / 2,00 € (haurrak 5-12 urte bitartean, 65 urte gorakoentzat eta  taldeak) / Doan (<5 urte)

Kokapena:
San Marko Kultura eta Jolas Gunea
Kontaktua: Errenteriako Turismo Bulegoa - San  Marko bidea, z/g - 20100 Errenteria - Gipuzkoa - Tel..: (00 34) 943 449 638 - E-mail:  turismo@errenteria.net



Errenteriako Udala
Herriko plaza, s/n - 20100 Errenteria - Tfnoa: 943449600 / Faxa: 943449650 - info@errenteria.net

agenda@gipuzkoan.net
Gipuzkoan.info Kulturweb-ek garatutako aplikazioa da eta Eusko jaurlaritzako Euskara eta Kultura Departamentuaren laguntza du.
Gipuzkoan.info - Blog