Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antzerkia: "Go!azen 5.0"

Antzerkia: "Go!azen 5.0"

  • "Go!azen 5.0" ikuskizunaren kartela

Donostiako Kursaal Auditorioan, Glu Glu Produkzioak konpainiak "Go!azen 5.0" musika-ikuskizuna eskainiko du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 17:00 / 19:30

Hasiera: 2019/03/23

Amaiera: 2019/03/23

Sarrerak: 15 €

  • Egilea: Pausoka
  • Zuzendaria: Idoia Uranga
  • Antzezleak: Asier Burgete, Iker Villa, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Maria Redondo, Itziar Urretabizkaia
  • Ekoizpena: Pausoka.
  • Iraupena: 80 min.
  • Adin gomendatua: +5 urte

Royal School of Arts eskolara joateko ametsa bete zuen Naiak pasa den urtean. Elik eta Garik ere, hainbat gaizki ulertuen ostean, elkarrekin bukatu zuten udalekuan eta Markelek… Markelek Markel izaten jarraitu zuen.

Baina horiek guztiak pasa den urteko kontuak dira. Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo digutenak.

Aurreko urteetan bezala, antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

Bi saio: 17:00 eta 19:30ean.




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb