Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antzerkia: "Linbo Planeta"

Antzerkia: "Linbo Planeta"

  • "Linbo Planeta" antzezlanaren kartela

Dejabu Panpin Laborategia konpainiak "Linbo Planeta" haur ikuskizuna aurkezten du.

Udalherria: Andoain

Lekua: Bastero Kulturgunea

Ordua: 17:00

Hasiera: 2019/02/24

Amaiera: 2019/02/24

Sarrerak: 4,00 €

Andoaingo Udala

Goiko Plaza s/n (20140) Andoain

Telefonoa: 943300830
Faxa: 943300828
Weba: http://www.andoain.org
Emaila: alkatetza@andoain.org

  • Idazketa eta zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga
  • Zuzendaritza eta eszenografia: Urko Redondo
  • Antzezleak: Miren Alkala, Alvaro Garayalde
  • Publikoa: 6 urtetik gorakoak
  • Iraupena: 50 min

Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso?
Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb