Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Astotxo Eguna - Egiptora Ihesa

Astotxo Eguna - Egiptora Ihesa

  • Asto Feria
  • Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat
  • Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat
  • Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat
  • Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat
  • Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat
  • Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat

Errege Egunaren ondorengo igandearen goizean zehar Lazkaon ohizko Gipuzkoako Asto Erakusketa eta Lehiaketa ospatzen da, Egiptora Ihesa kale antzerkiarekin batera.

Udalherria: Lazkao

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Ordua: 10:00-14:00

Hasiera: 2019/01/13

Amaiera: 2019/01/13

Lazkaoko Udala

Plaza Euskadi Enparantza, 1 (20210) Lazkao

Telefonoa: 943886408
Faxa: 943889858
Weba: http://www.gipuzkoa.net/lazkao/
Emaila: lazkao@udal.gipuzkoa.net

Eguna ohizkoa denez Zistertar Lekaimeen Komentuan ospatzen den Meza Nagusiarekin, bertan Lazkao Abesbatzak parte hartzen duelarik.

Meza ostean bertaratutako guztia lekaimeak Elizaren barruan gordetzen duten Egiptora Ihesa irudikatzen duen neurri naturaleko errepresentazioa bisitatzen dute. Errepresentazioa honetan San Jose oinez eta besoetan haur jaio berria eta asto baten gainean doan Ama Birjinaren irudiak ikus daitezke. Aipatu astoaren irudiak duen kalitatea eta edertasuna, zein benetakoa dirudi.

Bisitaren ondoren, Komentuko lorategian bertan, ohizko olatak saltzen dira, 10 edota 20 unitateko piloetan.

Egiptora Ihesa Antzezlana:

Famili Santuak Egiptora egindako ihesaren antzezpen hau, 1.652. urtetik ospatzen da. Lazkaoko kaleetan zehar, herriko 200 bat gaztek Itun Berriko pasarte honi bizia emango diote, kale antzerki baten bidez.

Herodesek, Errege izateko jaio den haur baten berri izango du. Jaiotza honekin kezkatua eta bere agintea galduko duenaren beldurrez, dekretu bat xedatuko du, bi urte azpiko haur guztiak hilak izan daitezen aginduz.

Ondoren, Jose eta Mariari Aingeru bat hurbilduko zaie erabakiaren berri eman eta ihesari ekiteko aholkuz.

Ihesaldi honetan Belengo herria izango dute gordeleku, Herodesek bere dekretua bete arazten duen bitartean.

Egitaraua:

  • Goizeko 10:00etan: ASTO DIANA plazan.

  • 11:00etan: Zistertar Lekaimeen Komentuan, MEZA NAGUSIA, Lazkao Abesbatzaren partaidetzarekin.

  • 11:00etan: Gipuzkoako Enkarterri astoen IX. kalifikazio ofiziala.

  • 12:00etan: plazan, Gipuzkoako XX. ASTO ERAKUSKETA ETA LEHIAKETA, bertan asto hoberena eta ederrena aukeratuko da.

  • Goizean zehar: Asto-gurdi ibiltariak salda eta txistu eta trikitixa emanaldia egongo dira.

  • 13:00etan:Egiptorako ihesaren kale antzespena, Infantadako  Jauregi, Monja Zistertar eta Lazkao Txiki zelai inguruetan, 1642an sortutako  festari emango zaio bizia.

  • Goizean zehar: Zistertarren komentuko elizan Egiptorako ihesaren aintzinako irudiak egongo dira ikusgai. Baita olata salmenta ere.



 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb