Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Agorregiko Burdinola eta Errotak Museoa.

Agorregiko Burdinola eta Errotak Museoa.

  • Burdinolaren Bista
  • Imagen 2 de la galería de Agorregiko Burdinola eta Errotak Museoa.
  • Imagen 3 de la galería de Agorregiko Burdinola eta Errotak Museoa.

XVIII. mendeko burdingintza, errotekin osatua, bere garaian izan zen bezela ageri da.

Udalherria: Aia

Lekua: Agorregiko Haizerrota eta Burdinola

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Pagoeta Parkea. Aia.

Agorregiko multzoan burdinolak eta lau errota ikus daitezke, urtegi, presa eta ataparek osatzen duten azpiegiturarekin batera. Burdinola eta errotak martxan jartzerakoan, XVIII. mendeko ezagueraren araberako ur aprobetxamendua nolakoa zen erakusten da.

Multzo guztia ikusteko aukera dago, bai ura biltzeko urtegi, antapara eta ubideak, eta bai burdinolaren eta erroten eraikinak ere. Burdinola bi espaziotan banatua dago: ikaztegi edo biltegia, bata, eta lantegia, bestea, gabia, hauspoa eta labea dituena. Burdinolaren iguruan, errotak daude.

Ur baliabideen erabilpena ikusteko sistema interesgarria dugu. Burdinolako makinak eta errotak martxan jartzeko, aurretik sutegiko hauspoei eragiteko erabilitako ura jasotzen da beheko antaparan, hau da, errote eta olako gabia mugiarazteko ura biltzen duen ubidean. Goiko errotan harri bakarra dago, eta behekoan, berriz, bi, garia ehotzeko bata eta artoa ehotzeko bestea. Ibaian behera geste bi errota ere badira.

Ordutegia:

  • Urtarrilaren 1tik otsailaren 28rarte, biak barne: itxita
  • Aste Santua: bost egunetan irekita, apirilaren 13tik 17rarte, biak barne.
  • Martxotik Ekainera: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Uztaila eta Iraila: larunbat, igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Abuztua: ostegunetik igandera zabaltzen da. Abuztuaren 10an itxita, herriko jaiak direla eta.
  • Urriaren 1tik abenduaren 8rarte: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Abenduaren 9tik abenduaren 31rarte itxita

OHARRA: Irekiera egunetan ordutegia 11:00tik 13:00tara da. Bisita gidatua beti 11:30tan eta hau aurrera doan einean jartzen dira funtzionamenduan bai errotak eta baita burdinola ere

Kontaktua:
Tel: 943 83 53 89
iturraran@gipuzkoamendizmendi.net




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb