Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Urban Femme Jaialdia: Anier + La Basu + La Furia + Audry Funk

Urban Femme Jaialdia: Anier + La Basu + La Furia + Audry Funk

  • Donostiako "Urban Femme Jaialdia"ren kartela 2019

Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, "Dkluba 2018-2019" egitarauaren barruan, "Urban Femme Jaialdia".

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Intxaurrondo Kultur Etxea

Ordua: 19:00

Hasiera: 2019/03/16

Amaiera: 2019/03/16

Sarrerak: 15 / 12 €

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Egitarau soziokultural honen lehen zatia jaialdi moduan jasoko dugu martxoaren 16an, larunbatean. Lehen lagin horretan, arreta musika urbanoko emakumeen presentzia areagotzera bideratu da; hartara, URBAN FEMME-ko line upean guztiak emakumeak dira, agertoki nazionaletan izen handia dutenak.

ANIER

Anier Bartzelonan 1998an jaiotako artista gazte bat da, hip hopean diharduena. Nahiz eta gaztea den, Anierrek bizkor bilatu du bere tokia eta arreta erakarri, Espainian rapa egiten duten emakumeen artean talentu nagusietako bat delakoan. Bere azken abestiekin (adibidez, Escarlata, Siéntelo eta Nana), artista gaztea bere ibilbidea sendotzen ari da, eta haren jario agresiboagatik eta errima laburrengatik nabarmentzen da, batez ere erritmo azkar eta errepikarik gabekoetan.

LA BASU

Bilbon sortua eta hezia, La Basu gisa ezaguna den Elena Caballero emakume aitzindari eta erreferente da EAEko musika urbanoaren industrian. Haren hitzetan, musikazale leiala da, eta hainbat musika genero atsegin ditu: rapa, soula, dancehalla, reggaea, R&Ba, rocka, punka eta flamenkoa ere bai. DJ Ibai bidelagun aparatuetan, La Basuk indarrez beteriko zuzenekoak eta soinu energetikoak darabiltza, inor epel uzten ez dituenak. Besteak beste, kolaborazioak egin ditu Fermin Muguruzarekin, Aneguriarekin, Natalia Garmendiarekin, Tremenda Jauría, Oihana Bartra, María Rivero, Enkore, Bad Sound System...Halaber, hasierako artista gisa jardun du raparen arloko taldeekin, estatuan eta atzerrian.

LA FURIA

Nerea Lorónek La Furia izena duela zortzi urte hautatu zuen, agertoki batera igotzea erabaki zuenean bere hitz borrokalariak abesteko. Rap feministako adierazgarri handienetako bat da; izan ere, tresna bat dela esaten du, gizartea eraldatu eta heteropatriarkatuarekin amaitzeko. La Furiak 2013an ekin zion bideari No hay clemencia diskoarekin; hartan, errima zuhurrak (eta iraingarri samarrak) baliatzen ditu ulertezintasunaz, anarkiaz eta feminismoaz hitz egiteko. Abeslari nafarrak, Arrasateko SHOT estudioetan grabatutako "Vendaval" izeneko bere aurreko lanaren bira bukatu berri du. Aurtengo otsailean 'Pecadora' izeneko disko berria aurkeztuko du.

AUDRY FUNK

Audry Bustos Díaz da Audry Funk, Pueblako MC eta abeslaria (Mexiko); Mujeres Trabajando kolektiboko partaidea da. Hip Hoparen bitartez, baztertze egoeran dauden Pueblako eskualdetako gazte eta nerabeei laguntzen die droga eta delikuentzia arazoetan erortzea saihestuz. Nazioarteko artista handiekin partekatu du eszenatokia, Alika, Zona Ganjha , Dread Mar I, Cultura Profética, Los de Abajo, Ariana Puello, Violadores del Verso eta Mala Rodríguezekin besteak beste.

URBAN FEMME mugimenduaz Gipuzkoako Ladyred Producciones sustatzailea arduratzen da. Helburua EAEko hainbat espazio eta hiritan aritzea da urtero, eta horren barnean, esate baterako, musika interakzioak, ahalduntzeko tailerrak, hitzaldiak eta hip hopeko masterclassak egongo dira.

Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Lady Red Producciones



KULTURWEB