Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Miramoneko Matinéeak 2018-2019

Miramoneko Matinéeak 2018-2019

  • Donostiako Miramoneko Matinéen kartela 2018-2019

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Miramoneko Matinéeak" izenez ezagutzen den ekintza-ziklo bat antolatzen du bere Egoitzan, eta bertan parte hartzen dute Orkestrako kideek osaturiko talde txikiak, bakarlari gazteak, ganbera-koruak eta organo-joleak. 2018-2019 edizioak 27. denboraldia osatuko du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza

Ordua: 11:00

Hasiera: 2018/09/29

Amaiera: 2019/06/8

Sarrerak: 7 €

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Paseo Miramón, 124<br>Miramon pasealekua, 124 (20014) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 01 32 32
Faxa: 943 308 324
Weba: http://www.euskadikoorkestra.es
Emaila: medios@orquestadeeuskadi.es

Irailaren 29an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo Matinéeen 2018/2019 Denboraldia hasiko da. Orkestraren ganbera-zikloa, 27. denboraldira iritsi dena, klasiko bat da asteburuetako kultur eskaintzan. Matinéeek etengabean berritzen dute euren soinu-katalogo zabala; horrela, ezin konta ahala lurrinek eta forma melodikoek kontakizun oroitarazlea eraikitzen dute. Sortu zenetik Kutxa Fundazioaren laguntza duen ziklo honen denboraldia 16 kontzertuk osatzen dute.

Denboraldian parte hartuko duten interprete gonbidatuen artean honakoak dira nabarmenenak: 2016an Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak sortutako Euskal Herriko Gazte Abesbatza, 18 eta 26 urte bitarteko euskal ahots onenak biltzen dituena haiekin kalitate altuko errepertorioa lantzeko asmoarekin; Euskal Barrokensemble, bere belaunaldiko birtuoso nagusi eta pertsonalenetako bat bezala ezagun den Enrike Solinís bilbotarrak fundatutakoa, garai oso ezberdinetako musikaren sustraietan barrena ikerketa sakona egiten duena; eta baita Dúo Ferrández ere, Pablo Ferrández biolontxelojole talentudunak -Orkestraren Abonu Denboraldian bakarlari moduan ere parte hartuko duenak- eta bere arrebak, Sara Ferrándezek, etorkizun oparoko biolajoleak, osatzen dutena.

Urtero bezala, zikloak Orkestrako musikariek osatutako taldeen presentzia nabarmena izango du. Horiek, batetik, izen handiko egileen obra berrikusten jarraituko dute, Mozart, Beethoven eta Bachena kasu, baina, bestetik, hain ezagunak ez diren autoreen errepertorioan ere murgilduko dira, adibidez, Félicien David konpositore frantsesaren Les Quatre Saisons lana edo metal eta organo boskote batek eskainiko duen Bakearen aldeko kontzertua: 1918 emanaldiaren errepertorioaren zati handi bat. Erromantizismoaren hastapenak, XX. mendeko musika europarra, Moz-art, Beethoven miresgarria eta Dohnányi zoragarria eta Denboren amaiera dira Euskadiko Orkestrako musikariek aurkeztuko dituzten kalitatezko proposamenetako batzuen izenak. Talde horien errezitalak kalitatezko musika alternatiba bat bezala duela 27 urte sortu zen eta oraindik indarrean dagoen ziklo honen bikaintasunaren eredu izango dira.

Miramongo Matinéeek ezaugarritzat dute errepertorio sinfonikotik aldendu ohi direla, baina aurtengoan luxuzko salbuespena izango dugu egutegiko bosgarren datan, Orkestra osoak entsegu ireki batean abenduan Austriako Linz eta Bregenz hirietara eta Alemaniako Munichera bira batean eramango duen programa aurkeztuko baitu. Robert Treviño izango da zuzendari eta Orkestrak Mojca Erdmann soprano alemaniarra izango du ondoan, entseguan zein biran. Sopranoa Deutsche Grammophon disko-etxe ezaguneko artista da, nazioarteko musika-eszenan eta kritikak goraipatu du eta publikoak maite du bere tonuaren edertasunagatik eta bere aparteko trebeziagatik.

Egitaraua:

01- Irailak 29, larunbata (2018):

  • Irauli
    • Erromantizismoaren Hastapenak
      • Delphine Dupuy, Biola
      • Javier Lecumberri, Oboea
      • Gabriel Mesado, Biolontxeloa
      • Larraitz Oiartzabal, Biolina
      • Ricardo Ruiz, Biolina
        • Egitaraua:
          • B. H. Crusell: Divertimento para oboe y cuerdas
          • J. C. de Arriaga: Cuarteto para cuerdas nº3
          • Reicha: Quinteto para oboe y cuerdas

02- Urriak 13, larunbata (2018):

  • Pintoresco Boskotea
    • XX. Mendeko Musika Europarra
      • Hélène billard-Alirol, Flauta
      • Nathalie Dabadie, Biolina
      • Justyna Janiak-Krymer, Biola
      • Jon Larraz, Biolontxeloa
      • Francesca Di Nicola, Harpa
        • Egitaraua:
          • J. Cras: Quinteto para arpa, flauta, violín, viola y violonchelo
          • G. F. Malipiero: Sonata a cinque
          • N. Rota: Quinteto para flauta, oboe, viola, violonchelo y arpa

03- Urriak 27, larunbata (2018):

  • Euskal Barrokensemble
    • Viena, 1750
      • Enrike Solinís, Lautea
      • Miren Zeberio, Biolin barrokoa
      • Alejandro Saúl Martínez, Biolontxelo barrokoa
        • Egitaraua:
          • Vivaldi: Trío sonata, RV 85
          • J. Haydn: Cassation, HOB.III: 6
          • W. A. Mozart: Sonata para piano, K. 331
          • Vivaldi: Trío sonata, RV 82

04- Azaroak 10, larunbata (2018):

  • Tantris Ensemble
    • Moz-Art
      • Carlos Ocaña, Zuzendaria
      • Raquel Cortinas, Biolina
      • Nathalie Dabadie, Biolina
      • Natacha Dupuy-Scordamaglia, Biola
      • Natalia Díaz, Biolontxeloa
      • Irene Echeveste, Biolina
      • Juan Ignacio Emme, Biolontxeloa
      • Justyna Janiak-Krymer, Biola
      • Antoni Kosc, Biolina
      • Pawel Krymer, Biola
      • Larraitz Oiartzabal, Biolina
      • Ortzi Oihartzabal, Biolina
      • Itziar Prieto, Biolina
      • Ricardo Ruiz, Biolina
      • Paloma Torrado, Kontrabaxua
        • Egitaraua:
          • W. A. Mozart: Divertimento, K. 138
          • Schnittke: Moz-Art à la Haydn
          • D. Shostakovich-R. Barshai: Sinfonía de cámara, Op. 110a

05- Abenduak 1, larunbata (2018):

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa + Mojca Erdmann
    • Entsegu Orokor Irekia
      • Robert Treviño, Zuzendaria
      • Mojca Erdmann, Sopranoa
      • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
        • Egitaraua:
          • W. A. Mozart:
            • Sonata para iglesia nº14, K.278 (271e)
            • Recitativo y aria, K.143 (73a)
            • Vesperae solennes de confessore, K.339
            • Sonata para iglesia nº16, K.329 (317a)
            • Misa en do mayor, K.317 (Agnus Dei)
          • G. Mahler: Sinfonía nº4
          • P. Sorozabal: Siete lieder
          • S. Prokofiev: Concierto para violín y orquesta nº2, Op.63
            • Matinée honen iraupena: 90 min.

06- Abenduak 15, larunbata (2018):

  • Quintetto Grazioso
    • Félicien Daviden "Lau Urtaroak"
      • Mikel Ibañez, Biolina
      • Pawel Krymer, Biola
      • Flore Lefevre, Biolontxeloa
      • Ricardo Ruiz, Biolina
      • Pierre Torrent, Kontrabaxua
        • Egitaraua:
          • F. David: Les Quatre Saisons (Hautaketa)

07- Urtarrilak 12, larunbata (2019):

  • Waimea Laukotea
    • Denboren Amaiera
      • Xabier Gil, Biolina
      • Jon Larraz, Biolontxeloa
      • Juan Navarro, Klarinetea
      • Amaia Zipitria, Pianoa
        • Egitaraua:
          • O. Messiaen: Quatuor pour la fin du temps

08- Urtarrilak 26, larunbata (2019):

  • Metal Boskotea eta Organoa
    • Bakearen Aldeko Kontzertua: 1918
      • Oscar Abella, Tuba
      • Didier Bousquet, Tronpeta
      • Jean-Luc Casteret, Tronpa
      • Miguel Echepare, Tronpeta
      • Ana Belén García, Organoa
      • Arnaud Mandoche, Tronboia
        • Egitaraua:
          • G. F. Händel: Water Music, suite nº2, HWV 349
          • D. Buxtehude: Te Deum laudamus
          • G. Delerue: Vitrail
          • N. Hakim: Mariales
          • Copland: Fanfare for the Common Man
          • Khachaturian: Gayaneh. Danza del sable
          • H. Schroeder: Die Marianischen Antiphonen / IV. Salve Regina
          • M. Dupré: Poème heroïque

09- Otsailak 9, larunbata (2019):

  • Dionysus & Fagot
    • Haizea Harietan
      • Delphine Dupuy, Biola
      • Irene Echeveste, Biolina
      • Juan Ignacio Emme, Biolontxeloa
      • Larraitz Oiartzabal, Biolina
      • François Proud, Fagota
        • Egitaraua:
          • W. A. Mozart: Sonata (dúo) para fagot y violonchelo, K. 292
          • J. C. Arriaga: Cuarteto para cuerdas nº1
          • C. M. Von Weber-M. Rot: Andante & Rondo ongarese
          • E. Elgar-T. Cramer: Romance para fagot y cuerdas

10- Otsailak 23, larunbata (2019):

  • Quintetto Appassionato
    • Klarinetea eta Haria
      • Natacha Dupuy-Scordamaglia, Biola
      • Mikel Ibañez, Biolina
      • Gabriel Mesado, Biolontxeloa
      • Itziar Prieto, Biolina
      • Sara Zufiaurre, Klarinetea
        • Egitaraua:
          • W. A. Mozart:
            • Divertimento para cuarteto de cuerdas, K.136
            • Quinteto para clarinete y cuerdas, K.581

11- Martxoak 9, larunbata (2019):

  • H.E.C. Laukotea
    • Alemaniarrak Don
      • Beatriz Linares, Biolontxeloa
      • Monika Mazur, Biola
      • Maialen Rezabal, Biolina
      • Amaia Zipitria, Pianoa
        • Egitaraua:
          • L. V. Beethovem: Cuarteto con piano nº3
          • R. Strauss: Cuarteto con piano

12- Martxoak 30, larunbata (2019):

  • Euskal Herriko Gazte Abesbatza
    • Lumen Et Umbra: Argitzalak. XX. eta XXI. Mendeetako Konpositoreak 
      • Egitaraua:
        • Badings, Lauridsen, Hawley, Jasperse-ren obrak

13- Apirilak 13, larunbata (2019):

  • Alma Hirukotea
    • Beethoven Miresgarria Eta Dohnányi Zoragarria
      • Mikel Ibañez, Biolina
      • Justyna Janiak-Krymer, Biola
      • Flore Lefevre, Biolontxeloa
        • Egitaraua:
          • L. V. Beethoven: Trío para cuerdas nº3, Op.9, nº1
          • E. Dohnányi: Serenata

14- Maiatzak 11, larunbata (2019):

  • Dumka
    • Hirukotetik Boskotera
      • Delphine Dupuy, Biola
      • Irene Echeveste, Biolina
      • Juan Ignacio Emme, Biolontxeloa
      • Birgit Kolar, Biolina
      • Julia Siciliano, Pianoa
        • Egitaraua:
          • D. Shostakovich-L. Atomvian: Cinco piezas para dos violines y piano
          • Dvorak: Quinteto con piano nº2

15- Maiatzak 25, larunbata (2019):

  • Dúo Ferrández
    • Biola Eta Biolontxelo Errezitala
      • Pablo Ferrández, Biolontxeloa
      • Sara Ferrández, Biola
        • Egitaraua:
          • J. S. Bach:
            • Suite nº1, BWV 1007
            • Suite nº4, BWV 1010
            • 15 inventions

16- Ekainak 8, larunbata (2019):

  • Barrococo
    • Baxua Argitara Aterako Da
      • Anne-Marie Harmat, Biolina
      • Mikel Ibañez, Biolina
      • Rosario Indart
      • Anne Charlotte Lacroix, Fagota
      • Jon Larraz, Biolontxeloa
      • Arkaitz Martínez, Biola
      • Itziar Prieto, Biolina
        • Egitaraua:
          • F. Devienne: Cuarteto para fagot y cuerdas, Op.73, nº3
          • Reichenauer: Cuarteto para violín, violonchelo, fagot y continuo
          • Vivaldi: Concierto para violín

Hemen azaltzen diren egitarau, interprete eta egunek aldaketak izan ditzakete. Kontzerturen bat Orkestrari dagozkion arrazoiengatik bertan behera utziz gero soilik itzuliko da dagokion zenbatekoa, ez kontzertuaren atzeratze edo aldaketa kasuetan.

Abonamenduak

16 kontzertuetarako abonamenduak 84 euroko prezioa du, eta 64 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (65 urtetik gorakoei, 30 urtetik beherakoei, Orkestrako beste zikloetako abonatuei, Kursaal Eszenako abonatuei, Kutxabankeko K26 eta K26+ txartelen Titularrei, Eureka! Zientzia Museoko lagunei eta Musikene). Jada eskuragarri dago Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo euskadikoorkestra.eus webguneko formularioa betez (https://www.euskadikoorkestra.eus/abonuak/abonu-berriak).

Sarrerak

Sarrera solteek 7 euroko prezio bakarra dute eta salgai daude dagoeneko euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahal izango dira dagokion kontzertuaren egunean.

Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen dio Matinéetara bertaratu nahi duen orori. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.



KULTURWEB