Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "Dantza"

Pelikula: "Dantza"

  • "Dantza" pelikularen kartela

Donostiako Principe Zinemak karteldegiaren barruan zinema emanaldiak "Dantza" pelikularen proiekzioarekin.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Antiguo Berri Zinemak

Ordua: 17:00 - 19:15

Hasiera: 2019/02/11

Amaiera: 2019/02/14

Sarrerak:  

Principe Zinemak - Grupo Sade

San Juan, 10 - Parte Vieja / Alde Zaharra (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943326770
Weba: http://www.gruposade.com

-

  • Jatorrizko titulua: Dantza
  • Urtea: 2018
  • Herrialdea: Espainia
  • Zuzendaritza: Telmo Esnal
  • Antzezleak: Amaia Irigoyen, Gari Otamendi, Ainara Ranera, Joseba Astarbe, Josu Garate
  • Gidoia: Telmo Esnal
  • Argazkia: Javier Agirre Erauso
  • Musika: Pascal Gaigne, Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Iraupena: 98 min.

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.



Ekei Kulturweb S.L.L.