Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Bide luzea berdintasunerako

Erakusketa: Bide luzea berdintasunerako

  • Erakusketaren irudia

Hogeiren bat paneletan jarritako dozenaka irudik, pertsonaiari buruzko esaldi edo paragrafo batekin, joan zen mendeko euskal emakumeen historia erakusten dute Kutxa Kultur-en. Irudiak erakunde publiko, pribatu eta bilduma partikularretakoak dira, Kutxako argazki-artxiboa (Kutxateka) barne. Bide luzea berdintasunerako: Euskadiko emakumeak XX. mendean erakusketa, Mario Onaindia Fundazioak antolatua

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera

Ordua:  

Hasiera: 2019/01/9

Amaiera: 2019/02/17

Sarrerak: 0,00 €

"Feminismo hitzak, ikaragarrizko iraultza espirituala iragartzen duen neurrian, berebiziko adierazgarritasuna du: feminismo hitz sakratua, giza generoaren erdiak, sexu ahula deitu izan denak, metatzen duen energia mental ugariari buruzko kontzientzia unibertsala esnarazi duena; feminismo hitza, kontziente eta esker oneko den emakume orok erreberentziaz esana; feminismo hitza, arlo zibil eta politikoan emakumeari egindako espoliazioak konpontze aldera, bidegabekerien ordaina bilatzen duena, eta ezin kenduzko eboluzio-legearen inposizioei aurrez aurre begiratzeko adorea duten gizonei eurei eraspen edo debozioa ematen diena; hitz hori beharrezkoa ez dela pentsatzen duten bakarrak, berenzoritxarragatik, zirkulazioan jarritako hitz eder eta goresgarrienen balioa ezagutzen ez dutenak dira".

ASAS MANTEROLA, B. "De la palabra feminismo", El Nervión 1922.10.04



Ekei Kulturweb S.L.L.