Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Arrasateko Akordeoi Lehiaketak

Arrasateko Akordeoi Lehiaketak

  • Arrasateko Akordeoi Lehiaketen foiletoa 2018

"Hauspoz" Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak Arrasateko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Arrasateko Akordeoi Lehiaketak antolatu ditu: Gipuzkoako Akordeoi Jaialdia, Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketa eta "Arrasate Hiria" Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa, hau, Europa mailan akordeoi lehiaketarik esanguratsuena da eta urtero munduko akordeoilari hoberenak ikusi ditzakegu.

Udalherria: Arrasate / Mondragon

Lekua:  Arrasate

Hasiera: 2018/12/7

Amaiera: 2018/12/9

Aurten 400 partaide inguruk parte hartuko duteneko Akordeoi-lehiaketaren 39. edizioa ospatuko da. Aurtengo edizioak nazioarteko lehiaketan partaidetza-marka hautsi du nazionalitate eta akordeoi-eskola aniztasun handiarekin eta Gipuzkoa Jaialdian ere partaidetza areagotu da estatu guztiko kontserbatorio eta musika-eskola ezberdin askotatik etorritako ume eta gazteekin. Edizio honetan emakumeak gehiengo izango dira, %66,5a hain zuzen ere, eta jaialdian txikienak indar handiz datoz, 10 urtetik beherako umeak %40a izanik. "Arrasate Hiria" nazioarteko sariketak bere 26 urteetan izan duen parte-hartzaile mailarik handiena edukiko du aurten 13 herrialdetik, Italia, Serbia, Kroazia, Bielorrusia, Islandia, Eskozia, Hungaria, Polonia, Frantzia, Errusia, Finlandia, Eslovenia eta Txinatik hain zuzen ere, etorritako 30 akordeoilari aurkeztuko direlarik.

39 urtetan zehar, Hauspoz-ek (lehenago Gipuzkoako Akordeoi Konfederazioa) hasierako Gipuzkoa lehiaketaren eremu pedagogikoa bete du. Horrela, lehiaketa honi, bere edukiak eta gaurko eskakizunak, kontserbatorioetako ikasleentzat oso egokiak izanda, duela 31 urte Gipuzkoako jaialdia gehitu zitzaion bere izaera ez lehiakorra eta aproposa Musika-eskolatan garatzen diren ikasketarako. Azkenik, duela 26 urte, ibilbide pedagogikoa "Arrasate Hiria" nazioarteko lehiaketaren antolaketarekin hedatu zen horrela akordeoiaren esparru osoa barne hartuz eta zikloa itxiz. Arrasateko lehiaketak ez dira bakarrik estatu mailako garrantzitsuenetarikoak, "Arrasate Hiria" nazioarteko lehiaketetan lehenengo hiru lehiaketen artean kokatzen da ere.

Halaber, garrantzizkoa da esatea, lehiaketa hau musika eskola guztietako instrumentu honen ikasleentzat funtsezkoa dela. Eragingarria eta derrigorrezko data bihurtuz musika ikastaro egutegian. Aipagarria da pedagogikoki duen erabilgarritasuna lehiaketa hauen jaldialdia. Akordeoi ikasleen eragina eta motibazioa begira, ezin izango litzateke ordeztu beste ezaugarri berdinak dituen edozein lehiaketarekin, ez Euskal Herrian ez Estatu mailan.

Aitor Furundarenak, Gipuzkoa lehiaketaren epaimahai kidea eta Musikeneko irakasleak lehiaketaren alde pedagogiko hau azpimarratu du. Furundarenak nabarmendu du ere nola duela 44 urte Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak akordeoiaren ikasketak bultzatzen egon den eta Euskal Herriko akordeoi, interpretazio eta pedagogia mailak igotzearen alde lan egin duen ere, gaurko emaitzak eta aurrerapenak nabariak direlarik.

Aipagarria da ere nazioarteko mailan oso ezagunak diren musikarien laguntza epaile moduan; aurtengo edizioan hurrengo kontzertistek eta pedagogoek hartuko dute parte: Stefan Hussong (Alemania), Kontzertista eta Würzburgko (Alemania); musika eskolako irakaslea; Grzegorz Stopa (Polonia), Kontzertista eta Vienako Musika eta Arteetako Unibertsitateko irakaslea; Iñaki Alberdi (Euskadi), Kontzertista eta Musikeneko irakaslea (Euskadi); Maria Vlasova (Errusia),Kontzertista eta Moskuko Gnessin Akademiako irakaslea (Rusia); Matti Rantanen (Finlandia), kontzertista eta Helsinkiko Sibelius akademiako irakaslea (Finlandia); Mie Miki (Japón), Kontzertista eta Essengo Arteetako Unibertsitateko irakaslea (Alemania).

Aurten, berriz ere, normalean kontzertu-aretoetara joaten ez diren pertsonei akordeoia hurbiltzea errazten duten jarduerak antolatu dira. Horren adibide dira Arrasateko Aita Menni Ospitaleko aretoan eta Abaroa Jubilatuen Etxean ospatuko diren kontzertuak, Eibarko musika eskolako ikasleek eskainiak, eta baita Arrasateko kaleetatik egingo den kalejira.

XXVI "ARRASATE HIRIA" NAZIOARTEKO AKORDEOI-LEHIAKETA

  • Erreferentziazkoa da, kontzertugile izan nahi duten akordeoilari ororentzat.
  • XXVI urteotan, Txina, Errusia, Frantzia, Dinamarca, Grezia, Portugal, Eslobenia, Eslovakia, Polonia, Lituania, Serbia, Alemania, Finlandia, Inglaterra, Norbegia, Italia, Kazajstán, Ukrania, Eskozia, Islandia, Letonia, Bielorrusia, Kroazia, Estonia, Espainia, Hungria, Suedia, Austria eta Suizako akordeoijoleak parte hartu dute.
  • Aurtengo edizioak partaidetza-marka hautsi du nazionalitate eta akordeoi-eskola aniztasun handiarekin.
  • Aurten, 30 akordeoilari izango ditugu 13 herrialdetik etorriak: Italia, Serbia, Kroazia, Bielorrusia, Islandia, Eskozia, Hungaria, Polonia, Frantzia, Errusia, Finlandia, Eslovenia eta Txina.

XXXIX GIPUZKOA AKORDEOI-LEHIAKETA

  • Gipuzkoa, Euskal Herria eta Estatu guztiko parte-hartzaileak.
  • XXXIX edizioetan, Asturias, Aragoi, Galizia, Murtzia, Nafarroa, Castilla La Mancha, Castilla Leon, Katalunia, Madril, Balear Uharteak, Kantabria, Errioxa eta Euskal Herri osoko akordeoi joleak izan dira.
  • Hiru mailaz osatua: Haur maila (14 urterarte), Junior Maila (14-17 bitartekoa) eta Seniorra (18tik gorakoa). Nazioarteko lehiaketa garrantzitsuen egitura berberaz.
  • Espainiar estatuan antolatzen diren akordeoi lehiaketetan, osatuen eta zailena da.
  • Aurten, Euskadi, Aragoi, Kantabria, Katalunia, Galizia, Nafarroa, Murtzia eta Madriletik etorritako akordeoilariak izango ditugu.

XXXI GIPUZKOA AKORDEOI-JAIALDIA

  • Hezkuntza eta promozio izaera.
  • Bakarlari, ganbera-musika taldeentzat zein talde handientzat irekia.
  • Hamaika mailaz osatua, adina eta ezagutzaren arabera.
  • Musika Eskoletako oinarrizko pedagogiaren osagarri da.
  • Aurten, partaidetza areagotu da estatu guztiko kontserbatorio eta musika-eskola ezberdin askotatik etorritako ume eta gazteekin.

ARRASATEKO LEHIAKETEN EGITURA

  • Arrasateko Lehiaketetako arlo eta mailak, piramide egitura jarraituaz pentsatuak eta gauzatuak dira.
  • Pedagogia ibilbide osoa betetzen dute, bai mailaz eta bai adinaz. Ikasleek instrumentuaz duten lehen harremanetik, kontzertista mailara iristen direnen arte, eboluzio eta garapena errazten dute.
  • Bakarlari nahiz Kamara Musika, bakarkako nahiz taldeko jardunei erantzuna ematen die.
  • Musika estilo ezberdinak daude bertan, musika herrikoia edo jazzetik, klasikoa eta garaikidera.

EKITALDIEN TOKIAK

  • Arrasateko Amaia Antzokia.
  • Arrasateko Arizmendi Ikastola.
  • Arrasateko Kulturate kultura-etxea.

NAZIOARTEKO EPAILEAK

  • Stefan Hussong (Alemania): kontzertista eta Würzburg-eko (Alemania) Musika-Eskolako irakaslea.
  • Grzegorz Stopa (Polonia): kontzertista eta Viena-ko (Austria) Arte eta Musika-Unibertsitateko irakaslea.
  • Iñaki Alberdi (Euskadi): kontzertista eta Musikene-ko (Euskadi) irakaslea.
  • Maria Vlasova (Errusia): kontzertista eta Mosku-ko (Errusia) Gnessin Akademiako irakaslea.
  • Matti Rantanen (Finlandia): kontzertista eta Helsinki-ko (Finlandia) Sibelius Akademiako irakaslea.
  • Mie Miki (Japonia): kontzertista eta Essen-eko (Alemania) Arteen Unibertsitateko irakaslea.

EKITALDI BATZUK

  • María Zubimendi (Euskadi) eta Neža Torkar (Eslovenia) XXV "Arrasate hiria" Nazioarteko Lehiaketako irabazleek, abenduaren 1a eta 7a bitartean, zazpi kontzertu emango dituzte hainbat lekutan, bai Euskadin eta bain estatuan zehar.
  • Partehartzaile eta epaimahaikideei eskainitako ongi-etorri ekitaldia, Arrasateko udaletxean abenduaren 8an 13.00etan.
  • Eibarreko musika-eskolako ikasleen kontzertuak Arrasateko Aita Menni Ospitalean eta Abaroa Erretiratuen Etxean.
  • Akordeoi-ikastaroa Mie Miki-ren eskutik.
  • XXXI Akordeoi-Jaialdiaren sari-banaketa ekitaldia, bakarlari eta talde mailetako irabazleen emanaldiekin. Larunbata, abenduak 8, arratsaldeko 8etan, Amaia Antzokian.
  • Arrasateko Akordeoi-Lehiaketen amaierako ekitaldia eta Gipuzkoa XXXIX Lehiaketen eta XXVI "Arrasate Hiria" Nazioarteko Lehiaketaren sari-banaketak. Maila bakoitzeko irabazleen izenak esango dira eta sarituen emanaldiak egongo dira. Ekitaldi hau abenduaren 9an izango da, arratsaldeko 8etan, Amaia Antzokian.

NAZIOARTEKO "ARRASATE HIRIA" LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

  • 1993: Pavel Fenyuk
  • 1994: Claudio Jacomucci
  • 1995: Philippe Bourlois
  • 1996: Janne Rätttyä
  • 1997: Iñigo Aizpiolea
  • 1998: Dragan Vasiljevic
  • 1999: Sergei Voitenko
  • 2000: Aidar Gainullin
  • 2001: Mikhail Burlakov
  • 2002: Sergei Osokin
  • 2003: Kyryll Chtibine
  • 2004: Desierto
  • 2005: Vladimir Chernikh
  • 2006: Vincent Lhermet
  • 2007: Ari Lehtonen
  • 2008: Nikola Tanaskovic
  • 2009: Semion Shmelkov
  • 2010: Ivan Sverko
  • 2011: Iosif Purits
  • 2012: Maciej Frackiewicz
  • 2013: Hanzhi Wang
  • 2014: Marko Sevarlic
  • 2015: Janne Valkeajoki
  • 2016: Jianan Tian
  • 2017: María Zubimendi – Neža Torkar


Ekei Kulturweb S.L.L.