Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. San Nikolas Txiki Eguna

San Nikolas Txiki Eguna

  • Segurako San Nikolas
  • Segurako San Nikolas

Seguran, San Nikolas egunean, gaztetxo talde batek eta "Obispiloa" izeneko San Nikolasen papera egiten duen gazte batek Santuaren bertsoak kantatzen dituzte herriko kaleetan zehar, gozokiak eskatuz.

Udalherria: Segura

Lekua:  Segura

Ordua: 10:00

Hasiera: 2018/12/6

Amaiera: 2018/12/6

Sarrerak: Doan / Gratis

Segurako Udala

Lardizabal, 5 (20214) Segura

Telefonoa: 943801006
Faxa: 943800204
Weba: http://www.gipuzkoa.net/segura/
Emaila: segura@udal.gipuzkoa.net

Abenduak 6an, 6 urteko haur bat apezpiku jantzia gainean duelarik, Elizan "apezpiku" izendatua izaten da. Aurtengoan, Luar Murgiondo Presa izango da. Eliz ospakizuna bukatu hondoren, pottoka baten gainean jarri eta umez inguraturik kalera irteten da. Kale Nagusiko lehenengo zenbakian hasten da festa, umeek San Nikolas abestia abesten dute eta etxeetatik gozokiak, dirua,...botatzen dute. Ondoren, kale guztietan berdina egiten jarraitzen dutelarik.

Abestia:

San Nikolas Txikia
gure ganbaran hazia,
gure ganbaran zer dago,
haren gona gorria.

Bost eta sei bakalao jale
bost eta sei hamaika
torixorik ez baldin bada
berdin dala lukainka (Bis).

Bota - bota - bota
Jainkoak emango du ta...

Urteroko ohiturei jarraituz, aurten ere "Nikolas Txiki" pastelak izango dira salgai: Estankoan, Beheko Okindegian eta Ardixarra Etxeko Turismo Bulegoan. Gozo hauek, Segura sortu zeneko 750. urteurrenerako sortu ziren eta 2 motatakoak egiten dituzte: sagar konpotaz beteak batzuk eta txokolatez bustita besteak.

EGITARAUA:

  • 10:00etan: Arbolaritik irteera. San Nikolas Txikia pottoka gainean buru dutelarik, umeak kalez-kale abiatuko dira kantari eskean. Nikolas Txikiak eta Segurako Tarta plazan eta Arditxarran salgai.
    • OHARRA: Umeen festa denez, arren, helduak ez daitezela beraien artean nahastu. Mila esker.

  • 17:00: Haurrentzat ipuin kontaketa Maite Francorekin, 4-7 urtekoentzat. Liburutegian.

San Nikolasen historia Laburra

Nikolas Asian jaio zen III. mendean.Bost urteko haur bat besterik ez zenean, gustokoen zuen gauza Elizara otoitz egitera joatea zen, inguruko haur guztientzat erreferentzi gisa izanik.

Apaiz sartu zen, bere bizitza geroz eta gehiago besteen alde emanez. Palestinara alde egin zuen. Han, itsasoan zehar mirari asko egin zituen, esate baterako, ekaitzak gelditu eta arriskuan zeuden itsasontziak portura gidatu, ondorioz, marinelen eta itsasgizonen patroi bihurtuz. Palestinako leku santuak ezagutu ondoren, San Jose, Ama Maria eta Jesus Haurrak Judeatik Egipto aldera irten zirenean gaua igaro zuten kobazuloan sartu zen bere bizitza guztia han igarotzeko asmoz. Bertan egonik, Jainkoak Mirara itzul zezan jakinarazi zion. Mirara itzuli eta monasterio batetan sartu zen. Gotzaina Juan hil zenean, probintziako Gotzain denek, ahobatez, Nikolas Gotzaina izendatu zuten.

Liciano enperadoreak, katez josita erbesteratu zuen Nikolas bere kontra jartzeagatik. Handik urte batzuetara bere Elizara bueltatu zen. Egun batez, Jainkoak, bere heriotza ordua eta eguna jakinarazi zizkion eta Sioneko monasterioan bere azken egunak igaro zituen. 327.urte aldera, abenduak 6an hil zen, ez dakite zein adinetan.

Iturria: "Novísimo año Cristiano o ejercicios devotos para todos los días del año - Diciembre" - Zaragoza 1901.



Ekei Kulturweb S.L.L.