Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea

Erakusketa: Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea

  • Kartela

Moda eta Ondarearen artean badago elkarrizketa paradoxiko bat. Cristóbal Blaenciagaren kasuan, baina, bi horien arteko elkarrizketan bat egiten dute biek. 2018. urtean –Ondarearen Europako urtea– 50 urte beteko dira goi-mailako joskintzako maisuak, 1968an, erretiroa hartu zuenetik. Aukera paregabea da hausnartzeko zer ondare-balio duen Cristóbal Balenciagaren obrak, haren erakustokiak eta Parisen, Madrilen, Bartzelonan eta Donostian zituen lantegiak itxi ondoren.

Udalherria: Getaria

Lekua: Cristobal Balenciaga Museoa

Ordua:  

Hasiera: 2018/03/24

Amaiera: 2019/01/27

Sarrerak: 7,00 / 10,00 €

Cristobal Balenciaga Fundazioa

Aldamar parkea, 3 (20808) Getaria

Telefonoa: 943896002
Faxa: 943-326393
Weba: http://www.fundacionbalenciaga.com/
Emaila: getaria@fundacionbalenciaga.com

Hori da Cristóbal Balenciaga, moda eta ondarea erakusketaren abiapuntua. Balenciagaren sorkuntza-lanek kale eta aretoetan jendearen gorputzak janzteari utzi diote, eta artxiboak, galeriak eta museoak betetzera igaro dira. Gorputzak edertzeari utzi diote, eta piezek bere horretan duten edertasuna miresten da orain. Moda-aldizkarietako azaletan egoteari utzi, eta arte aldizkarietara jauzi egin dute; esklusibotasun patina galdu dute, eta eskuragarri bihurtu dira jende guztiarentzat, maila soziala edozein dela ere.

Moda eta Ondarearen arteko elkarrizketa horretan, bi bideak jorratu nahi ditugu, eta 1968a hartuko dugu biak gurutzatzen diren lekutzat. Atal batek ordutik gaur egunera arteko bidea erakutsiko digu, ikusleek ikus dezaten ondare-balioa hartzeko zer bide jarraitu den, eta hori oso lotuta dago gure Museoaren izateko arrazoiarekin. Bestea, 1917an hasten da –orduan ireki zen Balenciagaren lehen atelierra Donostian–, eta haren etxeak itxi ziren arteko bidea lantzen du, hastapenetik haren lanak izan zuen garapena, bilakaera eta eragindako iraultza ulertarazteko asmoz.

Museoak Judith Clarkekin hasitako elkarrizketa bat da. Clark Londresko University of the Arts-eko Centre for Fashion Curation-eko komisario eta zuzendari ospetsua da. Hala erakusketako azalpenak eta hautatutako piezak, nola espazioaren kontzeptualizazioa eta diseinua Cristóbal Balenciaga Museoko taldearen eta komisario britainiarraren arteko elkarlanaren emaitza dira.

Erakusketak museoaren 900 m2 hartuko ditu, 2018ko martxoaren 24an hasi eta 2019ko urtarrilaren 27ra arte. Guztira 80 pieza egongo dira ikusgai; jantziak eta beste baliabide batzuk izango dira, besteak beste, dokumentazioa, irudiak, objektuak, patroiak, bozetoak eta ehunak. Halaber, teknologia ere egongo da, interakzioa errazten baitu, eta digitalizazioei esker piezen xehetasunak ikus baititzakegu, baita 360 graduko ikuspegia izan edota teknikoki nola egin ziren erakusten duten infografiak ere. Aplikazio bat ere egongo da, hainbat ibilbide tematiko proposatzeko.

Erakusketa Museoaren bilduman oinarrituta dago, eta ezinbestekoa izan da Parisko Archives Balenciaga-ren (Balenciaga S.A., Kering taldea) laguntza.

ORDUTEGIA

AZAROA-OTSAILA: Asteartetik igandera 10:00 - 15:00
MARTXOA-URRIA: Asteartetik igandera 10:00 - 19:00
UZTAILA-ABUZTUA: Egunero irekita 10:00 - 20:00
OHARRA: Museoko leihatila Museoa itxi baino 30 minutu aurretik itxiko da

TARIFAK

ARRUNTA 10,00 €
0%-EKO DESKONTUA - 10 pertsonatik gorako taldeak  eta familia ugariak

MURRIZTUTA 7,00 €
Gazteak (18 urtera arte)
Erretiratuak eta pentsiodunak
Ikasleak
Irakasleak
Langabeak
Getariarrak

DOAN
Cristóbal Balenciaga
Museoaren lagunak
Haurrak (9 urtera arte)
ICOM-eko kideak



Ekei Kulturweb S.L.L.