Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Debagoieneko XXX. Jardunaldi Gastronomikoak

Debagoieneko XXX. Jardunaldi Gastronomikoak

  • Kartela

Zaporedun proposamenekin, zaporez betetako proposamenen bidez Debagoiena ezagutzeko aukera. XXX. jardunaldi gastronomikoak Debagoienean murgiltzeko aukera paregabea dira, bertako kultura ezagutzeko eta baita gure sukaldaritza eta bertako produktuak dastatzeko ere.

Udalherria: Bergara

Lekua:  Bergara

Ordua: 

Hasiera: 2018/10/19

Amaiera: 2018/12/9

Sarrerak: 

Gastronomi esperientzia honen bidez Debagoieneko baliabide gastronomikoak balorean jarri nahi dira lehen, bigarren eta hirugarren sektoreak bilduz. Lana sarean eginez gastronomi produktu bat sortu da, eskualde mailako sarea gastronomiaren inguruan, non bere ardatza erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlanean  inarritzen den. Proposamen honetan Debagoieneko Mankomunitateak, Deba Garaia Landa Garapenak, Debagoieneko Udalek, ekoizleek, museoek eta jatetxek partehartzen dute Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzarekin.

Debagoiena eskualdea kultura eta natura turismoarekin jartzen da harremanetan tokiko gastronomiaren bitartez esperientzia positiboak sortzeko. Debagoiena kontrastedun eskualdea da: zapore gaziak Gatzagan eta zapore goxoak Oñatiko txokolatearekin edota Bergarako errellenoekin eta tostoiekin probatzeko aukera izango dugu.

Debagoieneko XXX:.Jardunaldi Gastronomikoetan bertako produktuak ezagutzera ematen dira, dastatzeko aukera ematen da eta baita erosteko aukera ere. Gastronomia, Debagoieneko eskaintzak modu bateratu batetan saltzeko tresna bezala ulertzen da. Alde batetik, eskualdeko jatetxeek euren menuak eskaintzen dituzte. Menu bereziak dira, prezio berezietan eta garaiko produktuekin, jardunaldi hauetan menu guztietan ondorengo produktuak azalduko dira:

XXX. Jardunaldietan parte hartuko duten jatetxeak ondorengoak dira:

  • Sirimiri (Bergara)
  • Goiko Benta (Arantzazu, Oñati)
  • Maialde (Elgeta)
  • Santa Ana (Arrasate)

Bestetik, Eusko Jaurlaritzaren plangintzaren barnean eskualdeko hainbat esperientzia "TOP ESPERIENTZIA" bezala izendatuta daude eta hauetara guztietara produktuen jatorria eta ekoizpena ezagutzeko bisita gidatuak egin daitezke beti ere aldez aurretik eskatuta. Hauek dira:

Txokolate zaporezkoak. Oñatiko Txokolateixian, txokolatearen interpretazio zentroan. Ordutegi zabala du eta txokolatea saltzen da.  Tel.: 605 76 35 95 txokolateixia@hotmail.com

Leintz Gatzagako Gatz museoa. Gatza era artisauan nola lantzen zen ezagutzeko aukera. Bisita gidatu aukera zabala.. Tel: 943 71 47 92 reservas@gatzmuseoa.com www.gatzmuseoa.com

Euskal artzainen ibilbideak. Oñati, Artzainen bizimodua sakonago ezagutzeko Gomiztegi baserrian bisita gidatua aurrez eskatuta. Tel.: 943 2510 08 info@gomiztegi.com www.gomiztegi.com. Bisita gidatuak aurrez eskatuta.

Bertako produktuak zuzenean ekoizleei erosi daitezke baina azokak ere egokiak dira gure artisauen eta ekoizleen produktuak gertutik ezagutzeko eta dastatzeko. Horrela, eskualdeko herrietan astero hainbat azoka egiten dira eta XXX. jardunaldiak irauten duten bitartean ondorengo azokak izango dira:

Dena den, Debagoieneko eskaintza turistikoan, kultura eta natura uztartzen dira eta horrela, Oñati-Arrikrutz kobak, Arantzazu Santutegiko bisita gidatua, Oñatiko bisita gidatua, Bergarako gune monumentalaren bisita, Zubiateko labea bisita gidatua eta tailerra Eskoriatzan, Elgetako Gerra Zibileko ibilbide tematikoa, Arrasaten Lezetxikiko bisita gidatu bereziak, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Parketxea eta turismo aktiboko enpresak eskaintzen dituzten ibilbideak egin daitezke, hau da, MENDITXIK eta Sigisagan enpresen eskutik. Gainera, Debagoieneko eskaintza turistikoa Debagoieneko mendi ibilien sarearekin osatzen da.

Jardunaldi hauek burutzeko Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroleko Departamentuko laguntza jaso da. Gainera, gogoratu antolaketa lanak Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak eta Deba Garaia Mendi Nekazaritzak burutzen dituztela. Jardunaldietako egitaraua eta menuak gure web orrialdean ere azaltzen dira: www.turismodebagoiena.eus Informazio gehiago: Debagoieneko Mankomunitatea.Turismo Saila. 943 79 64 63 / 943 71 89 11 turismo@debagoiena.eus



Ekei Kulturweb S.L.L.