Udalherria: Oņati
Lekua: Oņati
Ordua:
Hasiera: 2018/10/19
Amaiera: 2018/12/9
Sarrerak:
Gastronomi esperientzia honen bidez Debagoieneko baliabide gastronomikoak balorean jarri nahi dira lehen, bigarren eta hirugarren sektoreak bilduz. Lana sarean eginez gastronomi produktu bat sortu da, eskualde mailako sarea gastronomiaren inguruan, non bere ardatza erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlanean inarritzen den. Proposamen honetan Debagoieneko Mankomunitateak, Deba Garaia Landa Garapenak, Debagoieneko Udalek, ekoizleek, museoek eta jatetxek partehartzen dute Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzarekin.
Debagoiena eskualdea kultura eta natura turismoarekin jartzen da harremanetan tokiko gastronomiaren bitartez esperientzia positiboak sortzeko. Debagoiena kontrastedun eskualdea da: zapore gaziak Gatzagan eta zapore goxoak Oñatiko txokolatearekin edota Bergarako errellenoekin eta tostoiekin probatzeko aukera izango dugu.
Debagoieneko XXX:.Jardunaldi Gastronomikoetan bertako produktuak ezagutzera ematen dira, dastatzeko aukera ematen da eta baita erosteko aukera ere. Gastronomia, Debagoieneko eskaintzak modu bateratu batetan saltzeko tresna bezala ulertzen da. Alde batetik, eskualdeko jatetxeek euren menuak eskaintzen dituzte. Menu bereziak dira, prezio berezietan eta garaiko produktuekin, jardunaldi hauetan menu guztietan ondorengo produktuak azalduko dira:
XXX. Jardunaldietan parte hartuko duten jatetxeak ondorengoak dira:
Bestetik, Eusko Jaurlaritzaren plangintzaren barnean eskualdeko hainbat esperientzia "TOP ESPERIENTZIA" bezala izendatuta daude eta hauetara guztietara produktuen jatorria eta ekoizpena ezagutzeko bisita gidatuak egin daitezke beti ere aldez aurretik eskatuta. Hauek dira:
Txokolate zaporezkoak. Oñatiko Txokolateixian, txokolatearen interpretazio zentroan. Ordutegi zabala du eta txokolatea saltzen da. Tel.: 605 76 35 95 txokolateixia@hotmail.com
Leintz Gatzagako Gatz museoa. Gatza era artisauan nola lantzen zen ezagutzeko aukera. Bisita gidatu aukera zabala.. Tel: 943 71 47 92 reservas@gatzmuseoa.com www.gatzmuseoa.com