Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bergarako Errege Seminarioko Bildumak

Bergarako Errege Seminarioko Bildumak

  • Museoren irudia

Bergarako Errege Seminarioko Bildumak (Bergarako Errege Seminarioaren museoaren proiektua)

Udalherria: Bergara

Lekua:  Bergara

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Bergarako Turismo Bulegoa

Errekalde Jauregia - Juan de Irazabal Ibiltokia, 0 (20570) Bergara

Telefonoa: 943779128
Weba: http://www.bergaraturismo.net/eu
Emaila: turismoa@bergara.net

2014ko egutegia:

  • UDABERRIAN
    Apirilak 11- Maiatzak 4 bitartean (biak barne)
    Maiatzak 24, 25, 31.
  • UDAN
    Ekainak 1- Irailak 28 bitartean (biak barne)
  • UDAZKENEAN
    Azaroaren 1 eta 2; Abenduaren 5, 6, 7 eta 8.

Ordutegia:
Lan egunetan eta larunbatetan: 10.00etatik - 14.30etara / 15.30etatik - 18.30etara.
Igandeetan eta jai egunetan: 10.30etatik - 13.30etara.

Bisita gidatuak:
Goizez 11.00etan eta arratsaldez 16.30etan.
Prezioa:
Orokorra, 2,00 €
14 - 18 urte bitartekoak zein erretretadunak euro 1,00
Haurrak eta langabetuak, doan.

Egutegi honetatik kanpo bisita gidatuak hitzartzea posible da: telefonoaz 943 779 183 edo 943 779 128 zenbakietan ala turismoa@bergara.net idazten.

Turismo Bulegoa
Errekalde Jauregia - Juan de Irazabal Ibiltokia, 001
20570 Bergara

Aspaldian, alfabetatze- eta eskolatze-indizeak  gaurkoak baino askoz ere baxuagoak ziren, eta ez zen normala nork bere herrian  goi mailako ikastetxe bat izatea, ez zen ohikoa, salbuespen-salbuespena zen  -eta era berean, abantaila ederra-. Hori gertatu zen Bergaran: XVI. mendearen  bukaeratik aurrera, Errege Seminarioko orubeak bere baitan hezkuntza eta  zientzia arloetako erakunde bikainak hartu izan ditu. Jatorrian, Jesusen  Konpainiak ikstetxe ospetsu bat sortu, eraiki eta zuzendu zuen Bergaran  (1593-1767); hau izan zen jesuitek Euskal Herrian sortu zituzten bederatzi  ikastetxe bakanetako bat.

XVIII. mendearen bukaera aldera, Europako  ikerketa zientifikorako gune ospetsuenetariko bat izan zen Seminarioa. Hemengo  instalazioetan elementu kimiko berri bat isolatu zuten -wolframioa-, eta  platinoa xaflakor egiteko metodoa asmatu zuten. XIX. mendean zehar, Errege  Seminarioa nabarmendu egin zen Gipuzkoako Goi Mailako Institutoa izan zelako  -Gipuzkoako lehenengo institutua izan zen, eta hamarkada batzuetan zehar bakarra-,  eta mende bereko erdiko urteetan, Eskola Industriala izan zelako -Euskal  Herrian zegoen eskola industrial bakarra-.

Bergara izan da beraz, zientziaren sorlekua  Euskal Herrian, hemen egon delako XVIII. eta XIX. mendeetan hezkuntza eta  zientzia erakunderik garrantzitsuena: Bergarako Errege Seminarioa. Bergarako  erakunde honen laborategietan aurreko mendeetan erabilitako 3.012 objektu  zientifiko kontserbatzen ditugu oraindik, Seminarioan bertan: zientzia  instrumentuak, anatomia modeloak, zoologia bildumak, mineralak eta fosilak.

Bergarako Udalak lan handia egin du bakarra  eta bikaina den bilduma hau berreskuratzen, ikertzen, klasifikatzen,  errestauratzen eta modu egokian kontserbatzen. Gaur egun bilduma prest dago,  Museoan erakusteko zain.

Parekorik ez duen material aberats honekin  Museoa egitea erabaki zuen Udalak bildumen aprobetxamendu sozialari ekin ahal  izateko. Iraganean oinarrituta, museoak aurrera begiratuko du. Bere xedea  izango da Seminarioaren ibilbide historiko-zientifiko oparoa gogora ekartzea,  zientzia zaletasuna sortzea eta eta kultura zientifikoa sustatzea. Museoarekin,  zientzia, teknologia eta berrikuntza gure iraganean garapen eragileak izan  direla ezagutuko dugu, eta etorkizunean ere horrela izan daitezen giro egokia  sortzen ahaleginduko gara. Museoa lehen mailako aktibo turistikoa izango da  gainera. Izan ere, ondare eta historia aberatsa dugun arren, Errege Mintegia  eta bertako zientzia bilduma dira Bergara berezia egiten duten elementuak,  maila apartekoak.

Bildumak

  • Zoologia
  • Zientzia Instrumentuak
  • Anatomia
  • Mineralogia
  • Paleontologia

Turismo Bulegoa - udaletxean dago, beheko  solairuan.
Errekalde Jauregia - Juan de Irazabal Ibiltokia, 001
943 769003 - turismoa@bergara.net



Ekei Kulturweb S.L.L.