Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Altzoko Erraldoiaren eskultura bisitatzeko

Altzoko Erraldoiaren eskultura bisitatzeko

  • Ipintza Haundi baserriaren bista
  • Altzoko Erraldoiaren monumentua
  • Altzoko Erraldoiaren monumentua

Ipintza baserriaren albo batean, Altzoko Erraldoia izenburua duen eskultura bisita daiteke. Juan Lope Jimenezek 1968an zizelkatu zuen Joakinen irudia.

Udalherria: Altzo

Lekua: Ipintza Haundi Baserria

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: Gratis / Doan

Miguel Joaquín de Eleicegui, Altzoko erraldoia 1818ko uztailaren 10ean Ipinza Zaharra baserrian jaio zen. Haurtzaroan haur normal bat izan zen, baina nerabezaroan ordea gaixotasun bat zela medio neurriz kanpo hazten hasi zen. Lehenengo aldiz neurtu zeneko neurriak ondorengo hauek dira: 2,29 metrotako luzera eta besoak luzatzean berriz, 2,42 metrotakoa. Jose Antonio Ardazun, Joaqin Arrese eta Joaquin de Beraza jaunek osaturiko elkarteak, erraldoia eta bere familiarekin kontratu bat firmatu zuten, non pertsona publikoki erakusteko baimena luzatzen zitzaien : "A fin de sacar alguna utilidad del público por el grandor del cuerpo del que estaba revestido.." Kontratu honetan gauza bitxiak ere topa daitezke, hala nola 6. klausula, non elkarteak Migel Joaquin-i berak nahi haina tabako dohainik eskaini behar dio. Konpainia honen barne zegoelarik Europako hiri nagusienak bisitatu zituen. Espainia eta Ingalaterrako erreginei aurkeztua izan zen. Ingalaterran emakume sendo batekin ezkontzea nahi izan zuten. Honek Joaquinen pazientzi xahutu zuen, aitari berriz baserrira eramateko eskatu baitzion. Itzuli ostean berriz ere neurtua izan zen eta hazi egin zela ohartu ziren. 2,40 metro eta 185 kg zituen, dena den 221 kg pisatzera ere iritsi zen. Erabiltzen zituen eskuzorroak metro erdikoak ziren eta oinetakoak berriz 42 zentimetrotakoak.

Hil aurretik testamentua aita eta anaiaren izenean utzi zituen. Milaka erreal dozena eta lur sailak batzuk banatu zituzten. Altzo-Azpiko hilerrian lurperatua izan zen. Antropologo batzuk bere hezurrak erosi nahian ibili ziren, baina familiak ukatu egin zieten. Bere hezurrak Altzoko hilerri berrira pasa nahi izan zirenean, bere hondarrak ez zeudela ohartu ziren.

Altzo azpian, Ipintza baserriko sarreran, erliebe grafiko batean bere neurri itzelak ikus daitezke.

Informazio Gehiago
Turismo Bulegoa - Tolosaldea Tour
Santa Maria Plaza, 1
20400 Tolosa
Telf: :943 69 74 13
Fax: 943 67 62 13
E-mail: tour@tolosaldea.eus



Ekei Kulturweb S.L.L.