Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Oņati - Txokolateixa - Txokolatearen Interpretazio Zentroa

Oņati - Txokolateixa - Txokolatearen Interpretazio Zentroa

  • Txokolateixa kartela

Oņatiko Orbea Txokolategiaren egoitza zaharrean Txokolatearen Interpretazio Zentroa kokatzen da. Bertan Oņatik txokolatearekiko duen lotura estua azaltzen zaigu.

Udalherria: Oņati

Lekua:  Oņati

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Oñatiko Turismo Bulegoa

San Juan Kale 14 (frente a la Universidad de Sanct (20560) Oñati

Telefonoa: 943783453
Weba: http://www.oinati.org
Emaila: turismo@oinati.org

Bulegoko Ordutegia

Apiriletik - Irailera
Lanegunetan: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30
Larunbatetan: 10:00 - 14:00 / 16:30 - 18:30
Igandeetan: 10:00 - 14:00

Urritik - Martxora
Lanegunetan: 10:00 - 13:00 / 16:00 - 19:00
Larunbatetan: 11:00 - 14:00
Igandeetan: 11:00 - 14:00

Oņatik Orbea Txokolategia zenaren egoitza zaharrean (Kale Barria, 29) duen Txokolatearen Interpretazio Zentroa Klax, Anton Azpiazuri esker sortu da. Bertan txokolatera zaharrak, ehogailuak, metateak, kakaoa ehotzen zen molde edo harriak. Pieza hauek XX. menderantz bidaiarazten gaituen dokumentuez osaturik daude, besteak beste kakaoa edo txokolatea ardatz nagusia duten kartelak, iragarkiak, grabatuak eta argazkiak.

Mendeak dira txokolatea Oņatira ailegatu zela, honen adibide XVIII. mendeko kakaoaren mapak eta ibilbideak eta dokumentazio, pelikula, liburu eta errezeta multzoak, Oņatik produktu honekiko duen amodioa argi eta garbi uzten duelarik. Gainera txokolateak zineman edota kirolean utzi duen aztarna ezagutzeko aukera izango dugu. Txokolatea ilargian egon da, Juanito Zahorrek planeta hau utzi eta sateliterantz abiatzen den kromoen albumak adierazten duenez.

Zentro honen helburua herriko adinekoen iraganeko garaiak gogoraztea eta gaztetxoenek Maiztegui, Orbea, Loyola, Onena, Garaicoechea, Guereca eta gaur egun ere martxan jarraitzen duen Zahor, orain Natra, etxeen historia ezagutaraztea da.

Txokolatearen interpretazio gunea - Kalebarria 29 kalea - Oņati.

Uztaila eta Iraila
Astelehenetik larunbatera: 10:30-13:30
Igandeak: 11:00-13:30
Astelehenetik ostegunera: 17:00-20:00
Ostiralak: 17:00-19:00

Abuztua
Astelehenetik igandera: 10:30-14:00
Bisita gidatua: 12:00
Astearteak eta Ostegunak: 18:00-19:15
Bisita gidatua: 18:15

Pilarreko Zubia:
Urriak 12, 10:00-13:30
Urriak 13, 10:30-13:30
Urriak 14, 11:00-13:30
Bisita gidatuak aurrez eskatuta.

Talde bisitak egiteko, aurrez deitu: 605 763 595.





Ekei Kulturweb S.L.L.