Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Aralar Parke Naturaleko Interpretazio gunea (Aralar Parke Naturala) - Gipuzkoako Parketxe Sarea

Aralar Parke Naturaleko Interpretazio gunea (Aralar Parke Naturala) - Gipuzkoako Parketxe Sarea

  • Lizarrusti parketxea

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan eta Aralar Parke Naturalaren barruan. Errepide ertzean kokaturik dago Lizarrusti gainan (622 m.). Gipuzkoatik, Ataun zeharkatuz iristen da (Beasaindik 15 km.). Nafarroatik, Arbizu eta Etxarri Aranaz herrietatikik.

Udalherria: Ataun

Lekua: Lizarrusti Parketxea

Ordua: 09:00 a 23:00

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Lizarrusti Parke-etxea

Lizarrusti Parketxea, Barrio San Gregorio, Elkargu () Ataun

Telefonoa: 943 18 02 85
Emaila: aralarpn@arazi-ikt.com

.

Aterpetxea:

  • 36 litera ditu logela haundian.
  • Beste 2 logela bikoitzak dira.
  • Egongelan bada telebista.
  • Jatetxea: 40 jalentzako jangela.
  • Subaju ederra.

Aralar Parke Naturaleko Interpretazio eta Harrera Zentrua.

  • Aralar Diaporama (15 min.).
  • Bideo interaktiboa Aralar Parke Naturaleko informazioarekin.
  • Mendi elkarte, eskolak, ikastolak, euskaltegiak eta unibertsidadeentzako eskeintza bereziak.
  • Ikastola eta eskolentzako mendiko egitarauak: 2, 3, 4 edo 5 egunetako egonaldiak.
  • Mendi gidarien zerbitzua (ezinbestekoa aurretik erreserbatzea).
  • Interpretazio-funtzioa betetzen dueneko eremuan, zentzumen-gela bat, mendi-ibiladietan oinarrituriko gela bat eta jolas-gela bat dago. Horrekin guztiarekin batera, Parketxeak, Parke Naturala ezagutu ahal izateko gida-zerbitzua ere eskaintzen du.
  • Izan ere, Parkeak ezkutatzen duen natura zein kultura-ondarea ezagutu ahal izateko abiapuntu ezin hobea da.
  • Parketxetik bertatik, mota ezberdineko ibilbideak jorratu daitezke, eta horietako bakoitzaren bitartez, bestelako inguruneetan barneratzeko aukera dago.

Tokia: Alto de Lizarrusti (Ataun)
Koordenatuak: lat 42.96047 lon -2.099499
Telefonoa: 943 582069
Ordutegia: Astelehenak salbu, Parketxea urte osoan zehar irekita dago (jaiegunak barne), 9:00-23:00 ordutegi jarraiarekin.

Aralar mendilerroko aintzineko sarrera eta aproposoena. Aralarreko gailurrik garrantzitsuenak Lizarrustitik eskura dituzue: Txindoki, Putterri, Ganbo, Hirumugarrieta (1.431 m.) Oso inguru egokia mendi ibilaldiak egiteko, Lizarrusti bertatik igarotzen dira gipuzkoa eta napar PR eta GRak: GR12 Urmugaren Zeharkaldia, GR20 Aralarreko Itzulia, GR20.1 San Ignacio Bidea, GR21 Camino Ignaciano Javier Loiola, GR35 Transhumantziaren Bidea, GR121 Gipuzkoako Bira. Zenbait gipuzkoar PRak bertatik ere igarotzen dira.

Lareoko Urtegia, pagadi eta alertzetegiz inguraturik, Lizarrustitik 40 minutuetan iristen da, familientzako oso mendi ibilbide aproposa eta polita.
Lizarrustiko Pagadia, Euskalherriko bigarrena, kolore infinitoz janzten zaigu udazken aldean. Lizarrustiko haitzetan, parketxetik 5 minutura, Aitzartekoz gain, eskaladarako eskola txiki bat ekipatzen ari da



Ekei Kulturweb S.L.L.