Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bentalekua Museoa

Bentalekua Museoa

  • Bentalekua Museoa

Mutrikuko BENTALEKUA MUSEOAk herri honek antzinatik itsasoarekin izan duen harremana azaltzen digu. Erakusketa nagusiki enkantearen inguruan antolatua dago. Erakarpen gune bilakatzen da kostalde guztian zehar ez bai dugu bertako arrainen salmentarako gunerik aurkituko.

Udalherria: Mutriku

Lekua:  Mutriku

Ordua:  

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak:  

Mutrikuko Udal Turismo Bulegoa

Txurruka Enparantza<br>Plaza Txurruka (20830) Mutriku

Telefonoa: 943603378 // 943603244
Faxa: 943603692
Emaila: mutriku@udal.gipuzkoa.net

2017ko otsailaren 4an, eraikuntza honek sute bat jasan zuen eta  momentuz, Bentalekua Museoa itxita dago. Informazio gehiago jasotzeko turismo bulegoarekin kontaktuan jarri zaitezkete ondorengo kontaktu datuetan: 943 603 378-ra deitu edo turismo@mutriku.net -era idatzi.

Testuek, irudiek, soinuek eta objektuek, arrantzaleen ermandadeen (kofradia) jatorria,Mutrikuren arrantzale bizitza, bere portuaren garrantzia,itsas gizonen eta jarduera horren gauzapenerako ezinbestekoa den emakumeen garrantziaz, kontserba industria, arrantzale kultura, sinesmen arauak... berri ematen dizkigute.

Kofradia Zaharra izena duen eraikuntzan dago kokatua, portuan bertan, eta XX. mende hasieran arrain enkantea egiteko sortu zen egurrezko makina ikus daiteke, itsasoa eta arrantzarekin loturiko beste zenbait gauza interesgarrirekin batera.

Hemendik aurrera, Mutrikuko Turismo Bulegoak bisita gidatuak egingo ditu bertako alde zaharra nahi duen guztiari ezagutzera emateko. Zerbitzu berri hau dohain eskaintzen da eta bere helburua Mutrikuko kaskoak duen garrantzi historikoa azpimarratu eta bere edertasuna ahal den jende gehienari erakustea da.

Sarrera dohainik da.

Sartzeko turismo bulegoarekin kontaktuan jarri behar da ondorengo kontaktu datuetan: 943 603 378-ra deitu edo turismo@mutriku.net -era idatzi.

Informazioa:

Bentalekua Museoa - Mutrikuko Turismo Bulegoa
Txurruka plaza
Telefonoa: 943 60 33 78
e-mail: turismo@mutriku.net




Ekei Kulturweb S.L.L.