Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Urolaturismo: Bost geltoki historian Zumaian

Urolaturismo: Bost geltoki historian Zumaian

  • Foiletoa

Historiako hamaika uneren lekuko mutu izan da Urola ibaia. Iturburutik ibai-ahoraino, gure lurreko historiako pasarte ugariren lekuko izan dira bertako paisaia, herriak, pertsonaiak eta kultur ondare aberatsa. Eskaintza honen baitan bost geldialdi proposatzen djtugu, bost geraleku, unibertsoa sortu zenetik gaur egunera, tartean Palelitikoko artistak eta Erdi Aroa ditugula. Denboran bidaiatzearen emozioa sentitu eta gozatu ahal izango du bisitariak. Gainera, goza ezazu lekuko gastronomiaz Urolako bailarako hainbat lekuk eskainiko dizuten “pintxo-pote” tradizionaleko miniaturazko sukaldaritzara batuz.

Udalherria: Zumaia

Lekua: Zumaiako Turismo Bulegoa

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Zumaiako Turismo Bulegoa

Plaza Zuloaga<br>Zuloaga Enparantza, 1 (20750) Zumaia

Telefonoa: 943143396
Faxa: 943143396
Emaila: zumaia@paisvasco.com

Udaran bakarrik zabalik.

20 Km barruan kokatzen diren lau geltoki edo zentro hauek bisitatuaz, publikoari bidaia bat egiteko aukera eman nahi zaio zentzu bikoitz batean; bidaia geografikoa alde batetik Zumaiatik Azkoitiraino Urola bailara zeharkatuaz, eta bidaia historikoa bestetik, historiako zenbait aro, pertsonai edo momentu klabe interpretatuaz eta lehen eskutik ezagutuaz.

• Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa: Lurraren historia harkaitzetan jasoa
• Ekainberri: (Zestoa): Prehistoria – Bailarako lehen gizakien aztarnak.
• Lili Jauregia (Zestoa): XVI – XVII mendeak, lurraldeko familia boteretsuenetako baten historia.
• Loiolako Santutegia (Azpeitia): XVI.-XVII Mendeak – San Ignazio-ren bizia eta legatua.
• Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia): XX. Mende hasiera Industrializazio garaia – Urolako Trena.

Produktuaren ezaugarri eta edukiak:

1. Forfaitaren prezioa bost museoen sarrera prezioen baturaren %50 da.
2. Zer eskuratu daiteke forfait honekin: Museo bakoitzera sarrera.
3. Forfaita pertsona batetik bestera pasa daiteke, transferiblea da.

- Loiolako Santutegiko Turismo Bulegoa.
- Ekainberri (txartel salmenta eta turismo bulegoa).
- Zumaiako Turismo Bulegoa.
- Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentrua
- Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia).



Ekei Kulturweb S.L.L.