Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "Leo da Vinci: Misión Mona Lisa"

Pelikula: "Leo da Vinci: Misión Mona Lisa"

  • "Leo da Vinci: Misión Mona Lisa" pelikularen kartela

Errenteriako karteldegiaren barruan haurrentzako zinema emanaldiak "Leo da Vinci: Misión Mona Lisa" animazio pelikularen gaztelerazko proiekzioarekin.

Udalherria: Errenteria

Lekua: Niessen 6 Zinemak

Hasiera: 2018/04/20

Amaiera: 2018/04/25

  • Jatorrizko titulua: Leo da Vinci: Missione Monna Lisa
  • Urtea: 2018
  • Nazionalitatea: Italia
  • Zuzendaritza: Sergio Manfio
  • Antzezleak: Animazioa
  • Gidoia: Francesco Manfio, Sergio Manfio
  • Musika: Marco Fedalto
  • Iraupena: 85 minutu

Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra.
Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.

Ordutegia:

  • Apirilak 20, 23, 24 eta 25: 17:30
  • Apirilak 21 eta 22: 17:15



Errenteriako Udala
Herriko plaza, s/n - 20100 Errenteria - Tfnoa: 943449600 / Faxa: 943449650 - info@errenteria.net

agenda@gipuzkoan.net
Gipuzkoan.info Kulturweb-ek garatutako aplikazioa da eta Eusko jaurlaritzako Euskara eta Kultura Departamentuaren laguntza du.
Gipuzkoan.info - Blog