Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "Ready Player One"

Pelikula: "Ready Player One"

  • "Ready Player One" pelikularen kartela

Errenteriako karteldegiaren barruan zinema emanaldiak "Ready Player One" pelikularen proiekzioarekin.

Udalherria: Errenteria

Lekua: Niessen 6 Zinemak

Hasiera: 2018/04/20

Amaiera: 2018/04/26

  • Jatorrizko titulua: Ready Player One
  • Urtea: 2018
  • Herrialdea: Erresuma Batua
  • Zuzendaritza: Steven Spielberg
  • Antzezleak: Tye Sheridan, Olivia Cooke, Ben Mendelsohn, Mark Rylance, Simon Pegg, T.J. Miller, Hannah John-Kamen, Win Morisaki, Philip Zhao, Julia Nickson, Kae Alexander, Lena Waithe, Ralph Ineson, David Barrera, Michael Wildman, Lynne Wilmot, Carter Hastings, Daniel Eghan
  • Gidoia: Ernest Cline, Zak Penn (Ernest Cline-ren eleberrian oinarritua)
  • Argazkia: Janusz Kaminski
  • Musika: Alan Silvestri
  • Iraupena: 85 min.

2045ean girotutako kontakizun futurista dugu, Wade Watts nerabea jarraitzen duena. Wade, gizadi guztia bezala, Oasiaz baliatuko da gero eta ilunagoa den mundu errealetik ihes egiteko, maila orokorreko utopia birtualaz hain zuzen, non erabiltzaileek benetan idilikoa izan daitekeen beste bizitza bat gara dezaketen.
Baina inguru digital honen sortzailea hiltzen denean, xelebrea bezain aberatsa bera, egoera erabat aldatuko da. Hil baino lehen dirutza utziko du bere sorkuntzaren leku babesgabeenean eta bilaketa gogor bati ekin beharko dio altxorra nahi duen orok. Waden hasierako puntua izango da beste jokalari batzuen, aurkari ahaltsuen eta edozer gauza egiteko prest dagoen beste lehiakide bihozgabeen aurka lehiatzeko, Oasiaren barruan zein mundu errealean, eta aparteko altxorraren jabe izan nahiko du.

Ordutegia:

  • Apirilak 20, 23, 24 eta 25: 19:35 + 22:20
  • Apirilak 21 eta 22: 19:35 + 22:20
  • Apirilak 26: 17:30 + 22:30



Errenteriako Udala
Herriko plaza, s/n - 20100 Errenteria - Tfnoa: 943449600 / Faxa: 943449650 - info@errenteria.net

agenda@gipuzkoan.net
Gipuzkoan.info Kulturweb-ek garatutako aplikazioa da eta Eusko jaurlaritzako Euskara eta Kultura Departamentuaren laguntza du.
Gipuzkoan.info - Blog