Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "Jumanji: Bienvenidos a la Jungla"

Pelikula: "Jumanji: Bienvenidos a la Jungla"

  • "Jumanji: Bienvenidos a la Jungla" pelikularen kartela

Errenteriako karteldegiaren barruan zinema emanaldiak "Jumanji: Bienvenidos a la Jungla" pelikularen proiekzioarekin.

Udalherria: Errenteria

Lekua: Niessen 6 Zinemak

Hasiera: 2018/01/12

Amaiera: 2018/01/18

  • Jatorrizko titulua: Jumanji: Welcome to the Jungle
  • Urtea: 2017
  • Herrialdea: AEB
  • Zuzendaritza: Jake Kasdan
  • Antzezleak: Dwayne "La Roca" Johnson, Karen Gillan, Jack Black, Kevin Hart, Madison Iseman, Nick Jonas, Rhys Darby, Alex Wolff, Marc Evan Jackson, Morgan Turner, Ser'Darius William Blain, Bobby Cannavale, Missi Pyle, Maribeth Monroe, Tim Matheson
  • Gidoia: Jeff Pinkner, Scott Rosenberg, Erik Sommers (Chris Van Allsburg-en eleberrian oinarritua)
  • Argazkia: Gyula Pados
  • Musika: Henry Jackman
  • Iraupena: 119 min.

Institutuko lau lagunek kontsola zahar bat topatu dute, eta, barruan, ezagutzen ez duten jokoa: Jumanji. Jokoko oihaneko giroak segituan erakarri ditu; are gehiago, aukeratu dituzten pertsonaia horietan bihurtu dira kolpean. Spencer jolastia abenturazale gihartsu bilakatu da. Futbol amerikarreko izarrak, Fridgek, bere hitzetan goiko enborreko 60 zentimetro galdu eta jenio bihurtuta ikusi du bere burua. Bethany popularra irakasle baten larruan sartu da, eta Martha lotsati bezain eroa borrokalari ausarta da. Hori nahikoa ez eta bertan biziraun beharra dutela ohartuko dira orduan. Jokoko erronkak bete eta egiazko mundura itzultzeko euren bizitzako abentura handienari egin beharko diote aurre. Alan Parrishek 20 urte lehen utzitakoa zer den aurkitu eta euren buruari begiratzeko modua aldatu beharko dute betirako jokoan harrapatuta egon nahi ez badute.

Ordutegia:

  • Urtarrilak 12: 17:45
  • Urtarrilak 13 eta 14: 15:55 + 18:00
  • Urtarrilak 15, 16, 17 eta 18: 17:30



Errenteriako Udala
Herriko plaza, s/n - 20100 Errenteria - Tfnoa: 943449600 / Faxa: 943449650 - info@errenteria.net

agenda@gipuzkoan.net
Gipuzkoan.info Kulturweb-ek garatutako aplikazioa da eta Eusko jaurlaritzako Euskara eta Kultura Departamentuaren laguntza du.
Gipuzkoan.info - Blog