Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "Perfectos desconocidos"

Pelikula: "Perfectos desconocidos"

  • "Perfectos desconocidos" pelikularen kartela

Errenteriako karteldegiaren barruan zinema emanaldiak "Perfectos desconocidos" pelikularen proiekzioarekin.

Udalherria: Errenteria

Lekua: Niessen 6 Zinemak

Hasiera: 2018/01/12

Amaiera: 2018/01/18

  • Jatorrizko titulua: Perfectos desconocidos
  • Urtea: 2017
  • Herrialdea: Espainia
  • Zuzendaritza: Álex de la Iglesia
  • Antzezleak: Belén Rueda, Eduard Fernández, Ernesto Alterio, Juana Acosta, Eduardo Noriega, Dafne Fernández, Pepón Nieto
  • Gidoia: Jorge Guerricaechevarría
  • Argazkia: Ángel Amorós
  • Iraupena: 96 min.

Ezinegon arraroa bizi du hiriak. Trafikoa geldiarazita dago, ospitaletako larrialdi-zerbitzuak gainezka daude, eta txakurrek ulu egiten dute gainean duten arriskua aurreikustean: ilargi-eklipsea. Haren eraginak istorio honen protagonistak ere harrapatuko ditu.
Etxeko jabeak eztabaida bizian ari dira gonbidatuak iristear direlako, eta afaria prestatu gabe dagoelako oraindik. Alfonso eta Eva lanbide onekoak dira, arduratuta daude alaba nerabearekin, baita euren egunerokotasunaren monotoniarekin ere. Blancak Eduardorekin ezkondu nahi du, baina hark ez du nahi; Blancak seme-alabaren bat izan nahi du, Eduardok, berriz, ez. Antonio eta Anak, aldiz, bi seme dituzte, baina banatzear dira. Gau horretan bertan jakingo dute hori, gainera. Eta, Pepe, langabezian dagoen irakaslea, neska-laguna gaixorik dagoela esanda bakarrik agertuko da. Aitzakia ote?
Lagunen arteko afari arrunta itxuraz, harik eta bat-batean proposamena egin arte: zergatik ez dugu gauza ezberdina egiten? Jolas dezagun: zergatik ez ditugu gure telefono mugikorrak mahai gainean jartzen? Dei, SMS, Whatsapp, Instagram edo Facebookeko jakinarazpen guztiak, alegia, gure bizitza guztia denen eskura egongo da.
Jolas inuzentea ala proposamen arriskutsua da? Jasango al dute gardentasun-maila hori?

Ordutegia:

  • Urtarrilak 12: 22:25
  • Urtarrilak 13 eta 14: 22:35
  • Urtarrilak 15, 16, 17 eta 18: 22:15


Errenteriako Udala
Herriko plaza, s/n - 20100 Errenteria - Tfnoa: 943449600 / Faxa: 943449650 - info@errenteria.net

agenda@gipuzkoan.net
Gipuzkoan.info Kulturweb-ek garatutako aplikazioa da eta Eusko jaurlaritzako Euskara eta Kultura Departamentuaren laguntza du.
Gipuzkoan.info - Blog